Etxebizitza eta Gazteria jardunaldietan izena emateko azken egunak, ate joka baititugu

14.01.11
Hirigintza

Ermuan gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egingo dugu datorren astean jardunaldi batzuen bidez. Gazteentzako etxebizitzari buruzko Ermuko I. jardunaldi hauetan gazteen emantzipazio errazteko herrian prestatu ditugun proiektu eta laguntzak aurkeztuko dira. Jardunaldiak udalak antolatu ditu herriko gazteen batzordearekin elkarlanean.

Jardunaldiak datozen bi asteetako hiru egunetan gauzatuko dira -18, 25 eta 27an- eta egun bakoitzean hitzaldia eta eztabaida edo galderak planteatzeko aukera izango dira. Hitzaldiak EHUko irakasle eta soziologo den Javier Elzok, EHUko irakasle eta soziologo Imanol Zuberok, Donostiako hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak eta herriko alkate Carlos Totorikak egingo dituzte.

Izen-ematea aurrera doa eta berrogeita hamar pertsonak jada apuntatu dira parte hartzeko jardunaldiotan. Horietatik hogeita bostek webgune honetako fitxategia bete eta bidali dute eta beste horrenbestek Lobianora joan edo bertara deitu dute, bertan izango direla adierazteko. Gogoratu izen-ematea doako dela eta urtarrilaren 17a bitartean egin daitekeela. Horretarako esandako hiru bide ditugu webgune korporatibo honetan dugun fitxategia betetzea edo Lobiano Kultur Gunea bertara joatea. Lobianora zuzenean deitzeko ere aukera badago, 943 70 87 00 telefono zenbakira. Jardunaldietan parte hartzen duten ikasle unibertsitarioek kreditu 1 lortuko dute, zeina aukeran baliozkotu ahal izango duten. Eman izena, interesatzen baitzaizu! Zure etorkizunarentzat nahiz Ermukoarentzat oso onuragarri izango da.

EGITARAUA

  • Urtarrilak 18
    • 18:30-19:30: “Euskadiko gazteen emantzipaziorako erronkak eta zailtasunak, bizilekuen sarbidea emantzipaziorako traba bezala”. Hizlaria Javier Elzo, soziologoa. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
    • 19:30-20:00: Eztabaida.
  • Urtarrilak 25
    • 19:00-19:45: “Krisi ekonomikoa eta etxebizitza: etorkizunerako ikuspegiak”. Hizlaria Imanol Zubero, soziologoa. EHUko irakaslea.
    • 19:45-20:00: Eztabaida.
  • Urtarrilak 27
    • 19:00-19:20: “Hirigintza, gizarte eraldatze tresna”. Hizlaria Jorge Letamendia, Donostiako hirigintza zinegotzia.
    • 19:20-19:40: “Ermua, eraldaketa eredu bat”. Hizlaria Carlos Totorika, Ermuko Alkatea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke