Santa Agataren kantuak nonahi Ermuan gaurko egunean

04.02.11
Gizartea

Erkidegoko herri ugaritan egin legez Ermuan ‘Santa Agata’ bezpera ospatuko dugu gaurko egunean. Herriko kaleetatik aterako dira egunean zehar herriko zentroetako ikasleek nahiz alboka Musika Eskolako ekitaldiarekin bat egingo duten pertsona helduek, beren makilekin erritmoa markatu eta koplak kantatzeko. Anaitasuna Ikastolaren LHko gaztetxoek ibili dira goizean kalejira eta kantuan. DBHko talde bat ere kalejiran ibili da goiz erdian, bere kantu alaiekin herria girotzen. Taldeak bildutako dirua ikasketa bidaiarako erabiliko du. Arratsaldeko lehen orduetan ere atera eta kantuan ibili dira Eskolabarriko hainbat talde.

Helduek, aldiz, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera aterako dira kalejiran, herriaren hiriguneko kaleetan zehar kantatzen ibiltzeko. Talde hau aurten Abeletxeko Nagusien egoitzatik abiatuko da, On Teodoro Zuazuaren omenezko estatuaren plazatxotik atera ordez. Talde honek bere kalejiran biltzen dituen sosak, Elizbarrutiko ‘Eguarbitxa’ taldeak Ekuadorren sortutako eskola bateko irakasleen soldata ordaintzera bideratuko da, urtero proiektu humanitario bati laguntzea izaten baitute helburu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian