Errentako eta txandakako apartamentuen proiektua aurkezteko ekitaldia

15.02.11
Hirigintza

Abeletxen gazteentzat batez ere eraikiko diren bizitegien ezaugarrien eta horiek erabiltzeko baldintzen inguruko informazioa emateko jarduera antolatu du udal honek. Jarduera hori datorren ostegunean –otsailaren 17an- izanen da arratsaldeko 5etatik gaueko 9etara bitartean, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Bertan 40 metro karratu inguruko bizitegi tipo baten erreprodukzioa erreal eta eskalan eginikoa erakutsiko da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak harekin sinatutako hitzarmenaren bidez, gazteentzat batez ere eraikiko dituen 57 bizitegietatik bisita birtuala egin ahal izango da. Azken urteetan gure udalak hiri estrategia garatzeko egiten ari den estrategiaren barne dago ekipamendua hori.

Arratsalde horretan Ermuan jasandako eraldaketaren berri ere jaso ahal izango da udal kiroldegian, zenbait jarduera egin aurreko irudi eta argazkiak proiektatuko baitira, horien egungo irudiekin kontrajarrita. Promosa udal sozietateko lankideek proiektuaren ezaugarriei, bete beharreko baldintzei eta bertaratzen direnek egiten dizkieten galderei erantzungo dizkiete.

Sustapenean, 57 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira (apartamentuak), aldi baterako errentako erregimenean. Lehentasunez, gazteei zuzenduta egongo dira, baina ez dira baztertuko beste behar batzuk. Obrak aurten bertan eta dagozkion lizitazio-izapideak egin ostean hastea aurrez ikusi da, eta horiek amaitzeko 24 hilabeteko epea kalkulatu da. Hala ere, hori guztia obrak egiteko deituko den lehiaketa publikoan zehaztuko da. Obren aurrekontua, guztira, 4,7 milioi eurotan kalkulatu da, proiektuaren kostua 369.000 € inguru izanik. Apartamentuetara joango direnek hilabeteko alokairuan hartu ahal izango dituzte, gehienez urte beterako. Alokairua beste urtebetez luzatu ahal izango da, gehienez jota, lau aldiz gehiagotan. Bizilagunek hilero errenta ordaindu beharko dute eta hori zenbat den kalkulatzeko beren diru-sarrerei erreparatuta zehaztuko da. Bizitoki horien esleipendunek 3000 -minimoa- eta 35.000 -gehienezkoa- euroko diru-sarrerak izan beharko dituzte. Diru-sarreren arabera, alokairuagatik 150eurotik 300 eurora arteko kuota ordainduko dute, kasuan kasu.

Jarduera iragartzeko argitaratu den agiria.

  • Argazkian jarduera iragartzeko argitaratu den agiritik hartutako irudiak

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke