Zozketa bidez esleitu dira Ermua Antzokia inaugurazteko ekitaldirako sarrerak

16.02.11
Ermua Antzokia

Ehun eta hogeita sei herritar saridun suertatu dira gaur eta datorren ostegunean -24an- Ermua Antzokia inaugurazteko ekitaldian egoteko bina sarrera izango dituzte. Udalak zozketa publikoa egin du gaur eguerdian Osokoaren Bilkura aretoan eta bertan izan diren hamar bat herritarren aurrean. Udal idazkariak eta publikoko pertsonek atera dituzte ontzitik sarituak suertatu diren zenbakiak.

Pertsona bakoitzak zozketan parte hartzeko egin zuen eskariaren hurrenkerari jarraiki, zenbaki bat izan du. Ontzian 804 zenbaki sartu dira, behin betiko zerrenda osatzen zuten pertsonei zegokiena. Zozketarako 906 pertsona apuntatu diren arren, zerrenda hori orraztu egin da errepikatutako eskariak eta Ermuko biztanle izan eta bertan erroldatu gabe zaudenak baztertuz.

Saridun izan direnek gonbiteak jaso ahal izango dituzte datorren asteko astelehenetik asteazkenera bitartean Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoan. Sarrerak bulegoa zabalik dagoen ordutegian jaso ahal izango dira (8etatik 15etara bitartean).

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu
Imagen
29.12.25
Go!azen 12.0 musikala gozagai Ermua Antzokian

Pausokak bi emanaldi egingo ditu ostiralean; 17:00etan eta 19.00etan. Sarrerak jada salgai 6 eurotan