'Fabiolo Connection', Rafa Mazaren ikuskizun lotsagabea ikusgai Antzokian
Rafa Mazak "Fabiolo Connection" ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Ikuskizun lotsagabea da, umore garratzaren eta satiraren bidez gaur egungo egoera islatzen duena. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta Kutxabanken atarian eta entitatearen kutxazain-sarean.
Fabiolo, bost kontinenteetako pijorik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis klaseak emateko kontratatua da.
Mila eta bat gaueko giroak azpiratuta, gure pijo gogokoenak algoritmoen misterioa, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen dena ezagutuko ditu.
Nazkatuta zaude ‘looser’ bat izateaz? Ba al du zentzurik "winner" izan nahi izateak edo gehienez ere "koloretako looserrak" izatea baino ez zaigu geratzen ‘big data’ handiaren putzuan? Zeren zain zaude orduan basamortuan zeharreko bidaia propioa egiteko?
Fabiolo zure zain dago bere erraketarekin, zure (teniseko) pilotak besterik ez ditu behar.
Konekta zaitez eta utz iezaiozu etorkizun tekno-fashionerantz orientatzen, etorkizuna eta ekialdea beti gertu egon baitira.
Lotutako albisteak
Ostiral honetan, 20:30etan. Sarrerak 10€
Programazioa osatzen dute ‘El hombre memguante' eta ‘La bicicleta de Bartali' filmek
Eguraldia lagun izan zen Inauteriak hasteko egunean