Berme osoa arau urratzailearentzat, babes osoa pertsona guztientzat

18.02.11
Hiritarren Segurtasuna

Animalien edukitza eta babesa arautzen duen Ordenantza ezagutarazteko eta hartaz jabetzeko eman den denboraren ostean Udaltzaingoa hori betearazteko lanari ekin dio. Zaintza laneko lehen astean 22 pertsona denuntziatu ditu, gure herriko espaloi, plaza eta lorategiak baldintza higieniko eta sanitario onenetan eta garbi mantendu daitezela bermatzeko.

Denuntziaren ondoren, zigorra ezartzeko prozedurari ekingo zaie eta arauak urratu dituztenek horretan parte hartzeko eta, beren interesak defenditze aldera, arrazoibideak aurkezteko eskubidea bermatuta izango dutelarik.

Prozedurak bermatzen du ezarritako zigorrek legerian jasotakoarekin bat egotea

Helburu hori ardatz harturik, prozedura prestatu dugu ezarriko ditugun zigorrak legerian jasotakoarekin bat etorriz izapidetu daitezela bermatzeko. Hau da, araua urratu dutenei defentsarako berme guztiak emanez inork defentsa-gabeziarik izan ez dezan. Horrela, formazko akatsik izan daitezela ekiditen da, denuntziaturiko pertsonek horri heldu eta zigorra ezartzeko prozesuaren deuseztasuna eskatzerik izan ez dezaten.

Azken batean, jarraitzen dugun helburua Ermua gero eta garbiagoa eta bertan bizitzeko abegitsuagoa izatea besterik ez da. Hori lortzeko nahiko izango da, txakur guztien jabeek erantzukizunaz jokatu eta bere animaliaren gorotza bildu eta inguruko edozein edukiontzian lagatzea. Txakurrek ez baitakite ezer Ordenantzez, pixa eta kaka leku egokian edo ez egiten duten, loturik edo muturrekoaz joan behar duten edo ez, edo arriskutsu bezala katalogaturik daudenik ere.

Gure ustez erantzukizuna ez da animaliarena, jabearena baizik. Udaltzainei dagokie arauak betearaztea eta animalien jabeei horiek errespetatzea.

Udaltzainek inor salatu behar ez izatea da gure desioa

Etorkizunean, Udaltzainek denuntziarik jarri behar ez izatea nahi dugu eta, ondorioz, zigorrik kobratu behar ez izatea, txakurrak dituzten pertsona guztiek haren zaintza gain hartu eta gainerako pertsonekiko konpromisoa bete, animalia zainduz, kaletik loturik eramanez, eta dagokionean, bide publikoan egindako gorozkiak bilduz.

Jakin badakigu, momentuz, txakurrak dituzten pertsonen gizatasunari dei egiten jarraitu behar dugula, hori indartzeko, kontrola eta arau hausteak egiten dutenei zigortzen segituz. Ermuan bizi garen guztiok hiri garbia edukitzea eta kaletik gustura paseatzea edo lorategiei begiratzea merezi dugulako, txakur kaka zapaldu edo ikusteko beharrik gabe, edo are okerrago, haurtxoren bat gaixotzea kalean aurkitutako txakur gorotz bat ukitu izanagatik.

Ermuan bizi garenok hiri garbi bat izatea merezi dugu

Udaltzainek herritarrokin kolaboratuz zeregin garrantzitsua dute, guztion artean, Ermua bizitzeko nahi dugun hiria izan dadin. Horregatik, lanean buru belarri jarraituko du, Animalien edukitza eta babesa arautzen duen udal Ordenantzari egindako arau urratzeak atzeman eta salatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko