Udaltzainek astean zehar eginiko jarduera zenbaiten laburpena

18.02.11
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzainek gauza eta interbentzio asko eginen dituzte beren zerbitzuetako txandatan. Izan ere, eguneko 24 orduetan hiru txanda izaten baitituzte. Egiten dituzten hainbat gauza guztiok ezagutzen ditugu kalean eta denon begi bistan egin ohi dituztelako. Horien artean, bide segurtasuna zaintzea, trafikoa erregulatzea, guztion segurtasuna babesten jardutea, patruilatzea, arauak urratzeagatik salaketak jartzeak, eta abar luze bat. Nolanahi ere, egiten dituzten beste hainbat ezezagunak zaizkigu gehienoi, hormen artean eta jende multzorik gabe egin ohi baitituzte. Azken hauen artean, besteak beste, ondokoak ditugu, laguntza eta asistentziak deiak esaterako, akonpainamenduak, ikerketak, eta abar…Isileko lana da hori, bai, baina ez garrantzi gutxiagokoa.

Gehienok gaur amaitzen dugun eta orain arteko laburpenean, hiru interbentzio dira aipagarriak. Bi etxebizitza barruan asistentzia eta sorospen lanera joateko deiak izan dira. Lehenengoa, astelehenean gertatu zen. Edadetutako andre batek etxeko komunean jauzi eta bere kabuz altxatzerik ez zuelako. Egoitzan telefono deia jaso eta agente bi bertaratu ziren La Vila kaleko eraikin batera. Han lurrean aurkitu zuten andrazkoa eta hur altxatzen familiako kideekin batera.

Bigarren kasua, antzerakoa izan zen eta asteazkenean gertatu zen. Arratsaldez, telefono deia jaso zuten, Gipuzkoa Etorbideko etxebizitza batean bakarrik zegoen beste andre bat jauzita zegoela adieraziz. Hurbilen zegoen agente bat bertaratu eta andrea lurrean aurkitu zuen, mugitu ezinik, elbarritua baitzen. Sorospen zerbitzuak koordinatu eta erizainek bertan atenditu zuten, beste inora eraman beharrik gabe.

Azkenik, astearte gauen, familia bateko kideek Aldapa kaleko peora batean demandan zeudela abisua jaso zuten. Agenteak berehala joan eta Ertzaintzari laguntzeko eskatu zieten. Ailegatu eta labana eskuan zuen pertsona bati hura eskutik kendu eta immobilizatu egin zuten, gainerako guztiak identifikatuz. Labana eskuan zuena atxilotu egin zuten Ertzainek, labana erabilita mehatxuak egin izatearen ustezko delituagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko