Abeletxeko apartamentuak: emantzipaziorako aukera ezin hobea

21.02.11
Hirigintza

Etxebizitzen eskaintza zabala izateak edo ez izateak, udalerri baten etorkizunean eragina izan dezake. Etxebizitza gauza garrantzitsua da eta herritarrak gehien kezkatzen dituen gaietako bat izateaz gain. Hori agerian geratu da Abeletxen batez ere gazteentzat eraikiko diren alokatzeko 57 bizitokiren proiektua aurkezteko ekitaldia. Herritarrek ekimena eta proiektuaren xehetasunak ezagutzeko interesa agertu dute. Pertsona ugari –gazteak eta gazte ez direnek ere- hurbildu ziren ostegun arratsaldez udal kiroldegira.

Bertaratutakoek kiroldegiko pistan 40 metro karratuko apartamentu baten erreprodukzioa eta haren barneko distribuzioa ikusi ahal izan zuten. Ekitaldian apartamentuok erabiltzeko aukera izan dezaketenek bete beharreko baldintzen inguruko informazioa eman zen. Bizitegi horiek gazteentzako izango dira batez ere eta beren helburua gazteen emantzipazioa erraztu edo laguntzea da. Mota honetako apartamenduak eskainiaz aldi baterako konponbideak eskaini nahi zaizkie gero eta txikiagoak diren bizikidetzako unitate berriei: dibortziatu, ezkongabe, gazte, eta abarrei, horien beharrei (pertsona bat edo biren beharrei) tamaina egokituz.

Bizitegietara sartzeko interesdunek Etxebiden inskribaturik egon behar dute. Apartamenduetan egoteak ez dakar Ertxebidetik kanporatzea, ez eta beste modalitateetan esleipen du izateko aukera galtzea ere

Bizitegi horietara sartzeko aukera izateko interesdunek Etxebiden inskribaturik egon behar dute. Pertsonak bere eskabidean zuzkidura-bizitokien aukera nahi duela adierazi behar du. Horrelako apartamenduetara sartzeak ez dakar Etxebizidetik kanporatzea, erabilera aldi batekoa baita. Hortaz, apartamenduan dagoenak babesturiko edo tasaturiko etxebizitza erosteko, alokatzeko,… eta esleipendun izateko aukera mantenduko du.

Ekitaldian Ermuak azken urteetan egin duen aldaketa erakusten zuen bideoa ere proiektatu zen. Bertan hirigunetik enpresak ateratzeko lanaren eta horiek leku egokiagoetara lekuz aldatzeko prozesuaren berri ematen zen. Enpresak zeuden zoruak kutsadurarik gabe utzi eta bertan herritarren gozatzeko babestutako etxebizitzak, libreak aparkalekuak, nagusientzako erresidentzia, espazio libreak eta plaza publikoak egin izana kontatzen zelarik.

Bertan, beste ikus-entzunezko bat ere ikusi zitekeen, bertan proiektu birtualetik ibilbidea egiten zelarik, eraikina altxatuko den zorua eta apartamenduetako baten barruko aldea eta bere banaketa edo distribuzioa erakutsiz.

Aurreikusita dago urtea amaitu baino lehen bizitegi horiek eraikitzen hastea. Horretarako gure udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak hitzarmena sinatu dute eta . Ermuak 1000 metro karratuko orubea utzi du eta Jaurlaritzak proiektua gauzatuko du, Proimersa udal sozietate publikoak enkargatu zuen proiektuari jarraiki.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke