N-634 errepidean gauez egingo diren asfaltatze lanek, errei mozketa eta txandaka pasatzea ekarriko dute ostegun eta ostiralean

23.02.11
Hirigintza

Construcciones Mariezcurrena. S.M.ak aditzera eman duenez bihar (ostegun) eta etziko (ostiraleko) gauetan errei mozketak egingo dituzte Eibarko saihesbidearekin lortzen duen errotonda berria asfaltatzeko. Lan horiek direla-eta, noranzko ezberdina daramaten automobilek txandaka pasa beharko dute. Lan horiek egiten iluntzeko 8etan hasiko dira eta goizaldeko 6etan bukatuko. Eibarko saihesbidearen azken fasea exekutatzen dagoen enpresak Eibartik datorren zubia eta 634 nazionala lotuko dituen errotonda asfaltatuko du, Sallabente uzoan.

Enpresak baimena eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, errepidearen titularrari. Enpresako bozemaileek adierazi dutenez lanak gauez eginda eragozpenik txikiena sortu nahi dizkiete gidariei.

  • Argazkian datozen bi gauetan asfaltatze lanak egingo diren zonaldea
  • Argazkian Eibarko saihesbidearen zubiak eta 634 errepideak lotuko dituen zonalde eta errotonda

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke