Inaugurazio jaialdia, herrian dugun talentuaren erakusgarri

28.02.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia inaugurazio zela eta, gau horretan aretoan ikusi ahal izan genuen gala edo jaialdia herrian dugun talentuaren eta elkarte ugariren erakusleiho izan zen. Gauak askotarako eman zuen: oroitzapenetarako, malenkoniarako eta, baita poza eta ilusiok berritzeko ere. Hitz batean esanda, emozio eta zirrarak sentitzeko. Ordu eta erdi pasatxoan hainbat talderen emanaldi eta lanak ikusteko aukera izan genuen, On Teodoro Zuazua abadeak bultzatu zuen Zinema zaharraren eta haren erabilerari buruzko atzera begirakoa eginez.

Gauari hasiera eman zitzaion txalapartaren soinuarekin. Oier Perezek –Txanprasek- eta beste musikari baten pieza bi jo zituzten. Ondoren, Txindurri taldeko txistulari eta dantzariek aurreskua eskaini ziguten. Filma klasiko hainbat aitzaki moduen hartuz antzerki taldeko gazteek errepresentazioak egin zituzten, tartean parrokian zinea proiektatzen zirenekoa. Horien artean hainbat ikus-entzunezko tartekatu zituzten, orain hainbat hamarkada atzeragoko Ermua erakusten zuten argazkiekin. Horien artean On Teodoro agertzen zen eta baita Zinema zaharraren irudiak eta bertan gauzatutako jaialdi, zartzuela eta emanaldiak. Musika Eskolako gazteek ere abesti bat eskaini zuten.

Ainhoa Zuazua sopranoak ‘Gure aita’ abestia interpretatu zuen, ‘Pispillu’ko abesbatzako kideekin batera. Kantariak antzokiaren sarreran orkatila okertu eta min hartu zuenez, bertan atenditua izan zen sorospen zerbitzuengatik. Nolanahi ere, gerora hobera egin eta kantatzera atera zen, gaueko txalo zaparradarik handienetakoa jasoz. Pertsona askori oilo azala jarri zitzaion haren ahotsa eta kantua entzutean eta, bide batez, aretoak oso akustika ona duela frogatu izan genuen.

Alain Dominguez aktoreak Mantxako On Kixoteren pertsonaia berreskuratu zuen. Interpretazio oso on bat eginez, karakterizazio eta makillaje apartarekin. Izarraitz taldeko emakumeek ‘La Casa de Bernarda Alba’ obraren pasarte bat taularatu zuten, beilatokira joaten diren kalakariena. Ondoren, hiru gaztek hip hop dantzaldia egin zuten, oso sasoi onean daudela erakutsiz. ‘Cañaveral’ taldearen musika eta antzerki taldekoen koreografiak ‘Grease’ bezalako filmak gogora ekarri zituzten, inaugurazioko jaialdia amaitutzat emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu