Ermua Antzokiak lau filma berri dakarkigu aste honetan
Ermua Antzokiaren eskaintzak lau filma berri proposatzen dizkigu aste honetan. Bihar martxoaren 10eko ostegunean, zineklubak ‘Exit through the gift shop’ tituluko dokumentala proiektatuko du. Dokumentalak Bansky graffiti egile misteriotsuaren eta Thierry bideo egile frantsesaren arteko harremana azaltzen du. Bansky gaffiti egilearen identitatea zein den ez daki inork, kalean egiten den adierazpen hori artearen kategoriara altxa du, gaur egun bere obrak oso ezagunak direlarik eta munduko hiri garrantzitsuenek bere lan bat eduki nahi dutelarik. Dokumentala Bansky berak zuzendu du eta aurtengo Oscar sarietarako izendatuta egon da, dokumentalen kategorian. Ohiko legez, zinekluba jatorrizko bertsioan proiektatuko da, kasu honetan ingelesez emango eta gaztelerazko azpitituluekin.
Larunbatean –martxoaren 12an- Xabier Beauvoisek zuzendutako ‘De Dioses y hombres’ filmaren lehen pasea izango da. Filma horretan aurreko mendearen azkenean, Argelian eraildako 8 monje zistertarren istorioa kontatzen da. Kritikak oso ondo hartu du, izan ere zine Akademia frantsesaren ‘Cesar’ saria eman diote, filma onena jo eta gero. Arratsaldeko 19:30etan proiektatuko da.
Asteko proposamenak: ‘Exit through the gift shop’, ‘De Dioses y hombres’, ‘127 horas’ eta ‘Megamynd 3-D’
Larunbat gaueko hamarretan ‘127 horas’, filma proiektatuko da. Lanak Aron Ralston mendizaleak Utah estatuko mendi b atean istripua izan eta bizi izandako benetako gertakizuna istorioa kontatzen du. Zuzendaria Danny Boyle da, ‘Trainspotting’, ‘La playa’, ‘Slumdog Millonaire’) lanen egilea ere badena. Filmak sei nominazio izan ditu Oscar sarietarako. Filma formatu digitalean emango da, berezko dituen irudi ikusgarrien edertasuna are gehiago areagotuz.
Igandean, -martxoaren 13an- haurrentzako zinearen txanda izango da. Arratsaldeko 5etan ‘‘Megamynd 3-D’’ filma proiektatuko da. Istorio dibertigarri honetan Megamind super bilauaren abenturak kontatzen dira, Metro City behin eta berriro konkistatzeko ahaleginak, behin eta berriro porrot egiten dutenak. Filma 3 dimentsiotan proiektatuko da.
Zine komertzialera bueltatuz, igandeko arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘127 Horas’ proiektatuko da, ostera ere. Eta gaueko hamarretan, ‘De Dioses y hombres’ berriz ere. Azkenik, gogoratu astelehen arratsaldean ere, 20:30etan, ‘De Dioses y hombres’ filma pasako da berriz ere, asteburuan ikusterik izan ez duten guztientzat.
Amaitzeko, gogoratu larunbat eta igande arratsaldeko proiekzioak 7:30etan izango dira eta ez 19:00etan, nahiz eta hileko programazioan horrela iragarri genuen arren.
Zine programazioa batzorde batek lantzen du, eta horretan lan egiten Mudodrogot eta Ateneo Libertario elkarteko boluntarioak daude, udal kultura sailekoekin batera.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu