Konpartitzeko etxebizitzaren bila dabiltzan gazteek tresna digital berria dute

10.03.11
Hirigintza

Udalak gure web gune korporatiboan tresna digital berria txertatu du, konpartitzeko etxebizitzaren bila dabiltzan gazteentzat. Tresna berriaren bidez harremanetan jarri ahal izango dira alojamendua eduki eta konpartitzeko bizikideen bila dabiltzanak eta horrelako aukeraren bila dabiltzan gazteek.

Tresna hau Ermuko Gazte Batzordearen eskariari erantzutera dator. Batzordekideek udal agintariekin egin dituzten bileretan horrelako tresna bat izateko beharra zutela agerian jarri dute. Horren aurrean, udalak tresna prestatu eta webgune korporatiboan txertatzeko erabakia hartu du, internet bidez baliatzeko. Izan, ere gazteok baikara internet gehien erabiltzen dugunok. Hori horrela, baliabide azkar, eroso eta segurua garatu dugu, arestian adierazitako helburua betetzeko.

Tresnak datu pertsonalak babestu eta bermatzen ditu

Webgune eta komunikazio saileko langileek lan franko egin dugu tresna hori garatu ahal izateko eta bidean topatu ditugun zailtasunei konponbide bat emateko. Zailtasun eta erronkarik garrantzitsuenen artean izaera pertsonaleko datuak babestea (telefono zenbakiak, posta elektronikokoak, helbideak, eta…) eta horien erabilera zuzena bermatzea izan dira. Eta horrekin guztiarekin batera erabilerraztasuna, noski.

Horiek horrela eta ezaugarriei dagokionez, tresnak ahalbidea ematen du sarbide-kontua sortzeko (‘alias’ edo goitizen bakarra pertsona erabiltzaileko) eta iragarki edo edukiak argitara emateko, mezu egilearen nortasuna isilean mantenduz. Erabiltzaileek beraien artean komunikatu ahal izango dira eta harremanetarako datuak elkarri emango dizkiote, tresnaren erabiltzaile izan daitezkeen guztientzat agerian utzi gabe horiek. Oso erraza da, animatu eta proba ezazu!

Informazio gehiagoko atala erabilita lasterbidez lotu dugu. Horrez gain, orri nagusian edo sarrerakoan ere, eskumako goiko aldean ikonoa dago, tresnara bertara sartzeko erabili daitekeena.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan