Zine programazioak aste honetan klasikoa, nobedade bi eta haurrentzako 3Detako beste bat dakar

15.03.11
Kultura eta Gazteria

Osteguneko zine-klubak hasiera emango dio aste honetako zine programazioari. Bertan ‘Toro Salvaje’ proiektatuko da. Filma Martin Scorsesek zuzendu zuen 1980an, lanak Robert De Nirori ospea eta metodoko aktorea gisa hartzea ekarriko ziolarik. Scorserse zuzendariak ‘Taxi Driver’ekin lortutakoaren pareko, hain zuzen. Jack La Mota boxeolariaren bizitzako igoera eta galera interpretatzeagatik De Niro aktoreak Oscar saria irabazi zuen. Zine programatzaile lanetan dabiltzanen asmoa hilero filma klasiko bat eskaintzea da, pantaila handian eta jatorrizko bertsioan ikusi ahal izateko.

Larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Clint Eastwoodek zuzendutako azken lana ’Más allá de la vida’ titulukoa proiektatuko da. Filmeko protagonista Matt Damon da. Zuzendariak bere azken lanetan egin ohi duenari jarraiki, istorio erakargarri eta barne harrapatzen zaituen horietako bat eskainiko digu, harridura, xamurtasuna eta hausnarketa uztartuz.

Asteko proposamenak: ‘Toro Salvaje’, ‘’Más allá de la vida’, ‘Blog’ eta ‘Los Viajes de Gulliver 3-D’

Larunbat gauen aldiz, Elena Traperen ‘Blog’ titulukoa pasako da. Filma fresko, estimulagarri eta desinhibitua, neska gazte baten gorabeherak kontatzen dituenak.

Igandean, martxoaren 20an, haurrentzako emanaldia izango da, arratsaldeko 5etatik aurrera. ‘Los Viajes de Gulliver’ proiektatuko da hiru dimentsiotan. Jonathan Swiftek idatzitako klasikoaren egokitzapen dibertigarri eta gaurkotua.

Zine komertzialera bueltatuz, igandeko arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘Blog’ proiektatuko da, ostera ere. Eta gaueko hamarretan, ‘Más allá de la vida’ berriz ere. Azkenik, gogoratu astelehen arratsaldean ere, 20:30etan, ‘Más allá de la vida’ filma pasako dela berriz ere, asteburuan ikusterik izan ez duten guztientzat.

Amaitzeko, gogoratu larunbat eta igande arratsaldeko proiekzioak 7:30etan izango dira eta ez 19:00etan, nahiz eta hileko programazioan horrela iragarri genuen arren.

  • Argazkian asteko zine programazioa iragartzeko plazaratu den kartela

Lotutako albisteak

Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian