Gorringo taldeak umorezko ‘Xabinaitor’ antzezlana dakar Antzokira

17.03.11
Ermua Antzokia

‘Gorringo’ taldeak, ‘Xabinaitor’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 8 euro balio du eta takilan eskainiko dira, oraindik egon badaudelako. Antzezlana aproposa da oso 8 urtetik 158 bitarteko pertsona guztientzat. Muntaia telebistako Wazemank saio ospetsu eta arrakastatsua egiten zuen taldearena da. Gure buruaz barre egitea bezalakorik ez dagoelako, horrela diote bahintzat…

Xabinaitor. “EGA titulua duen super-heroi bakarra”ri buruzko komedia honetan, Gorringo taldeak Patxi Gallegoren “Xabinaitor” komikitik moldatutako antzerki-muntaia aurkeztuko du. Obraren protagonista euskal super-heroi bat da, emakumeen edertasuna gurtzeko beti presta dagoena eta bizitza zibilean Xabino Lizuniaga gisa ezagutzen dena.

Taldeak “umore lotsagabeko eta garratzeko” euskarazko obra aurkezten du, ETBn egindako lanek ospetsu bihurtu duten Anjel Alkain aktore dibertigarria protagonista duela.

  • Autorea: Nagore Aranburu.
  • Zuzendaria: Anartz Zuazua.
  • Antzezleak: Mikel Pagadizabal, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Isabel Agirresarobe, Asier Sota eta Anjel Alkain.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
18.02.26