TMIZ borondatezko aldian ordaintzeko epea zabalik, martxoaren 31ra artean
Udal Kontu-hartzailetzak gogorarazten du 2011ko Trakzio Mekaniko dun Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ) borondatezko aldian ordaintzeko epea martxoaren 1etik 31ra artekoa dela eta oraindik zabalik dagoela, Kudeaketa, Diru-bilketa eta Ikuskapena arautzen dituen ordenantza jasotakoaren arabera. Zerga helbideratuta duten herritarrek %4ko hobari eta deskontua dute, zergaren zenbatekoan aplikatu zaiena. Hobaria izateko, helbideratzea zergaren sortzapena (urtarrilaren 1a) hasi baino lehen egin behar da.
Motordun ibilgailuen titular izan eta zerga hori helbideratuta ez dutenek, Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK) entitatearen edozein sukurtsaletan ordaindu ahal izango dute.
Aurtengoan eta estreinakoz, ibilgailuen zerga ordainketa-pasabidea erabilita ordain dezakegu, erosotasunez
Aurtengoan eta estreinakoz, ibilgailuen zerga Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidean erabilita ordaindu dezakegu herritarrok, sistema horretan txertatu baita. Ordainketa-pasabidera webgune korporatibo honetatik bertatik iritsi daiteke, “Nire ordainketa” izeneko ikonoan sakatuz.
Ordainketa-pasabidea tresna bat da, administrazioetako sailen eta finantza entitateen arteko bitartekaritza egiteko. Ordainketa-pasabideak administrazioei beren prozesuetan ordainketa elektronikoaz baliatzea ahalbidetzen die.
Ordainketa-pasabidearen xedea herritarrei ordainketa egiteko sistema unibertsal eta segurua eskaintzea da, edozein lekuan izanik desplazamendurik gabe eta ordutegiek ezartzen duten mugarik gabe, nahiago dutenean ordainketa eroso egin ditzaten.
Gure lana herritarren interes eta beharrei erantzutea da, teknologia berriek hobetzen laguntzen dutelarik. Horregatik, gure desioa da hobekuntza eta erraztasun horiek zuzenean udalerriko pertsona guztien esku jartzea.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa