Iberdrolak linea elektriko berria jarriko du Okin-zuri auzoan, zaharragatik gertatzen diren etenekin amaitzeko xedez

24.03.11
Hirigintza

Iberdrolak linea elektriko berria lur-azpitik jarriko du Okin-zurin, zerbitzu eraginkorra eta bizi dugun garairako egokia. Linea berriak auzoko eraikinei zerbitzu ematen zien aireko-lerro zaharra ordeztuko du, dagoena zaharra delako eta azken boladan hainbat aldiz zerbitzu-etenak gertatu izan direlako. Linea berria jartzeko lanei herenegun eman zitzaien hasiera eta bi aste iraungo dituzte. Lanak Navi izeneko enpresak egingo ditu, Iberdrolaren aginduz. Iberdrolak zerbitzua bermatu du linea berria jartzeko lanak iraungo duten bi asteetan eta gorabeherarik ez dela izango adierazi, linea ordeztu ahal izateko by-passa egin baitu. Hori horrela, auzokideek ez dute beldurrik izan behar, zerbitzua eta argindarra izango baitute gorabeherarik gabe, Enpresak etenik ez duela egingo iragarri baitu.

Obrak onura ekarriko diete auzokoei.  Erdi tentsioko linea berria jartzeko langileek adierazitako aterien aurreko espaloia altxa eta lubakia egingo dute, kablea sartu, konexioa egin eta zangan itxiko dituzte. Espaloiak eta zonaldea zegoenera bueltatuz. Hirigintza Alorrak lanen berri emateko ohar informatiboa jarri du etxebizitzetako atarietan. Zinegotzi eskudun sinatu duen oharrean lanekin pazientzia izateko eta horiek sor ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatu zaizkie bizilagunei.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke