San Antonioko 45 etxebizitza berriak inauguraturik

28.03.11
Hirigintza

San Antonio exekuzio unitatean eta Izelaieta kalean Larcovik eraikitako 45 etxebizitzak inauguratu dira. Horiek Cuchillerias del Norte enpresa ohiaren orubean eta ondokoetan, trenbidearengandik hurbil eraiki dira. Inaugurazio ekitaldia larunbat eguerdian egin zen eta bertara bildu diren Iñaki Arriola, Etxebizitza eta Garraio sailburua, Carlos Totorika alkatea eta Felix Prol, hirigintza alorreko zinegotzia. Eta baita ere, Partidu Popularreko (PP) eta EAJ-PNVko bozemaileak, Fernando Lecumberri eta Mari Angeles Gorrotxategi.

Totorikak zonaldean etxebizitzak eraiki eta bertan zeuden enpresak lekuz aldatzeko egin behar izandako izapide piloa gogora ekarri zuen. Horrez gain, obrak luzatu izan eta bata bestearen atzetik jasan izanagatik desenkusatu egin zen auzokoekin. Laster, obra gehiago egingo direla iragarri zuen, hori bai onerako, “etxebizitza aurreko plazan, besteak beste, haurrek jolastu ahal izateko aparailuak jarriko baitira”.

Eraikin bakarra da, atari bi dituena. Guztira 45 etxebizitza eraiki dira. Horietatik 30 Babes Ofizialeko etxebizitzak dira. Horietara sartzeko atari bat dago eta horri Izelaieta kaleko 11 zenbakia jarri zaio. Beste 15ak etxebizitza libreak izan dira eta horietara sartzeko atariari Izelaieta kaleko 13 zenbakia jarri zaio.

Eraikinak bi solairu ditu. Sotoan bi solairu, non trasteleku eta garajeak dauden bertan. Behe solairuan merkataritzarako lokalak eta guztion instalazioetarako gelak daude eta horien gainean etxebizitzetarako bost (5) solairu. Urbanizazioan 2500 metro karratu egokitu dira, tartean eraikinaren aurrean sortu den plaza publiko berria.

Udalak eraikina egiten hasteko obren lizentzia eman zuen 2005eko urrian. Lehen okupaziorako lizentzia 2010eko abenduaren 23an eman zuen Ermuko Udalak. Data horretan hartu zuelarik urbanizazio obren lehen fasea ere bai. Etxebizitzen eskriturak eta giltza banaketa oraintsu egin izan da.

  • Argazkian Teresa Murga ilunetan oraindik, gaur goizeko zortzi eta erdietan, argindarra bueltatu aurretik
  • Argazkian Teresa Murga ilunetan oraindik, gaur goizeko zortzi eta erdietan, argindarra bueltatu aurretik

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke