Nazioarteko Elkarte Palindromistak Topaketa egingo du Ermuan
Gure herriak Nazioarteko Elkarte Palindromistaren Topaketa hartuko du asteburu honetan. Tppaketa larunbatean egingo da eta egitarau zabala izango du, egun osoan zehar. Topaketa horren barne Markos Gimeno ermuarrak errezitaldi palindromikoa aurkeztuko du. Palindromo horri ‘Zakiltraba’ titulua jarri dio. Euskal Birusa elkarteko webgunearen administratzaileak Topaketa hau Ermuan egiteko lanean jardun eta bultzatzaile gakoa izan da. Gimenok gaia lantzen duen blog propioa du eta, horrez gain, elkarteko kide ere bada.
Palindromoa ezkerretik eskumara nahiz alderantziz irakurri daitekeen hitza, zenbakia edo esaldia da (Mendebaldekoek egin ohi dugun bezala aurreraka edo atzeraka). Zenbakien palindromoen kasuan horiei ‘kapikuak’ esaten zaizkie. Normalean esaldi palindromikoetan hainbat eta luzeago, esan nahia korapilatu egiten da.
Topaketaren egitaraua:
- 10:30ean Palindromisten topaketa. Lobiano Kulturguneko ikusentzunezkoen gelan.
- 12:15ean Liburu palindromikoen aurkezpena. Lobianoko ikusentzunezkoen gelan.
- Xavi Torres eta Pablo Nemirovskyk elkarlanean idatzitako bi liburu: “SobreverboS” eta “Miguel de Cervantes, autor del Soldado Rod Adlos”. Hemen liburuon gaineko informazio gehiago.
- “Sé verla al revéS” Antología de autores del Club Palindromista Internacional. Klubaren 20 urteurrena dela eta kaleratutako liburua, hogeitaka autoreen lanak biltzen ditu, hizkuntza desberdinetan, tartean euskaraz ere.
- “Simetral ArtemiS” Juan Pablo Saez argentinarrarena. Autoreak berak aurkeztuko du Argentinatik bideo konferentzia bitartez.
- 18:00etan Lobianoko Aretoan. Errezitaldi palindromikoa. Topaketara etorritako autoreek beraien palindromo batzuk irakurriko dituzte. Honekin batera bi antzezlan palindromiko taularatuko dira: “Zakiltraba” Markos Gimenorena, euskaraz, eta “Diálogo piropero” Mª José Abia eta Pere Ruiz autoreena (gazteleraz).
- 20:00etan, Lobiano Kulturguneko aretoan, tango eta bestelako soinu argentinarrak ekarriko ditu Tierra del Fuego taldeak. Talde hau, Pablo Nemirovsky, bandeoijole eta palindromogile argentinarrak Parisen sortua da.
- Kontzertua izan ezik, beste ekitaldi guztiak Internet bidez emitituko dira zuzenean hurrengo helbidean: http://www.livestream.com/palindromista
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.