Herritarrek ongi hartu dute animalien ordenantzaren aplikazioa

20.04.11
Hiritarren Segurtasuna

55 Salaketa 90 egunetan

Datuak erakusteko grafikaUrteko lehenengo hirurtekoa iragan da eta une egokia da animalien edukitza eta babesari buruzko udal ordenantza bete dadin Udaltzaingoak egin duen zaintza-lanaren lehen balantzea egiteko.

Denbora honetan 55 salaketa aurkeztu dira ondorengo arrazoiengatik: 51 salaketa animalia solte eramateagatik, beste 2 animalien gorozkiak ez jasotzeagatik, 1 nahitatezko zentsu-identifikazioa ez edukitzeagatik eta beste 1 animalia arriskutsuen artean katalogatutakoa muturrekorik gabe eramateagatik.

Aurkeztutako salaketen ondorioz kasuan kasuko zehapen-espedienteak ireki dira, eta horietako 13 isuna ordainduz amaitu dira.

Alegazioetan ematen diren arrazoiak

Alegazioetan eman diren arrazoiak animalia ez zegoela solte edo oso mantsoa dela izan dira gehien bat, edo ez duela arazorik sortzen…

Arau-haustea dokumentu bidez frogatu eta instrukzioan karguaren proba legez erabili ahal izateko, salatutako arau-haustearen egintzaren argazki bat egin dute udaltzainek, halako alegazioek aurrera egin ez dezaten.

“Nire txakurra oso mantsoa da“

Eta solte dagoela ez du eragozpenik sortzen eta antzerako aitzakiek arauen gainetik pasatzeko nahia eta beste herritarrekiko begirune falta besterik ez dute adierazten, txakur baten ondotik beldurrik gabe edo gorozkirik zapaldu gabe pasatzeko eskubidea dago-eta.

Bakoitzak bere erantzukizuna

Animalien edukitza eta babesaren inguruko udal ordenantzak, jabeek euren animaliak eramatean uneoro, edozein ordu eta egoeratan, erakutsi behar duten erantzukizuna azpimarratzen du, jabea eginez animaliak sor dezakeen edozein kalte edo gorabeheraren erantzule.

Guztiok dakigu erantzukizuna norena den. Udaltzaingoari arauak bete daitezen zaintzea dagokio eta txakurren jabeei arauak errespetatzea.

Txakurrek ez dakite ordenantzen berririk

Txakurrek ez dakite ordenantzen berririk, ez eta non egin behar duten kaka eta pixa, ezta ere uhalarekin lotuta edo muturrekoa ipinita joan behar duten, eta hala behar du izan, adibidez, arriskutsuen artean katalogatutako animalien kasuan.

Ordenantza onetsi aurreko hilabeteetan salaketa eta kexa ugari jaso genituen jabeak txakurra solte eramateagatik eta gorozkiak ez jasotzearen ondorioz herriko kale eta lorategiak zikin zeudelako.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik