Animalien eskubideak eta pertsonenak bateragarri

20.04.11
Hiritarren Segurtasuna

Animalien edukitza eta babesaren inguruko udal ordenantza onetsi aurretik gure herriko kaleak gorozkiz beteta zeudela-eta, jendeak kexa helarazten zigun, eta orain, berriz, txakurrak leku eta ordu finko batzuetan solte egon ahal izateko eskaerak iristen zaizkigu, ariketa fisikoa egiteko eta animaliaren osasun mentalaren onerako solte egotea komeni zaiela azalduz.

Txakurrak leku eta ordu jakin batzuetan solte egoteari dagokionean uste dugu txakurrak solte dauden egunetan, ezorduetan izanda ere, pertsona bat egon daitekeela ordu eta toki berean, adibidez, animalien beldurra duena, pertsona guztiok ez baitaukagu jarrera berbera animaliekiko, direnak direla arrazoiak.

Begibistan da txakurra solte badago errazagoa dela ihes egitea, animaliaren beldurra duen pertsona batengana joatea eta ezbehar bat eragitea, eta lotuta badago, berriz, jabeak berehala bideratu dezake egoera.

Txakurren ariketa fisikoari dagokionez, gure udalerrian ugari dira hirigunetik kanpo ere horretarako dauden aukerak, txakurrak kalean edo lorategian solte utzi beharrik gabe.

Egoerarik idealena pertsonak eta animaliak hirian elkarrekin bizi ahal izatea litzateke eta haur, zahar, txakur eta guztiok espazio berean egon ahal izatea, baina, zoritxarrez, alde batetik pertsona batzuk euren etxeetan ez dira animaliekin bizi eta kalean ere ez dute horretarako asmorik, eta bestetik, animlien jabe batzuek ez dituzte euren txakurrak zaintzen edo gorozkiak jasotzen ere.

Batzuen eta besteen eskubideak elkarren aurka egon daitezkeela ikusita, bakoitzari berea eman behar zaiola uste du Udalak: animaliei euren eskubideak aitortu baina pertsonei beraienak kendu edo mugatu gabe, eta horregatik jabeei animaliak lotuta eramateko exijitzea erabaki da, bide publikoan beste pertsona batzuei arriskurik ez sortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik