‘Haurreskola’ haurtzaindegiak datorren ikasturterako matrikulazio aldia zabaldu du
‘Haurreskola’ haurtzaindegiak 2011-12 ikasturterako matrikulazio aldia ireki gaur. Izen-emateak maiatzaren 13ra bitartean hartuko dira. Datozen bi asteetan zehar izen ematen duten umeek irailean hasiko dira zentrora joaten. Haurtzaindegiak hainbat plaza eskainiko ditu irailetik aurrera jaio berri, urte bat edo urte batetik bira arteko adina dutenentzat. Eskabidea 2010 eta 2011n jaiotakoen gurasoek edo legezko tutoreek aurkeztu dezakete. Eskabideak haurtzaindegian bertan hartu eta aurkeztu behar dira. Hori lanegunetan egin ahal da, goizeko hamarretatik hamaiketara bitartean.
Maiatzaren 13aren ondoren eta ekainaren 30a bitartean jaiotzen diren umeentzat ere eskabideak aurkezteko aukera izanen da. Ume horientzat izena eman ahal izango da baita ere, uztailaren 1era arte. Ermuko haurtzaindegia ‘Haurreskolak’ partzuergoaren barne dago eta bere kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eta udal honen esku dago.
Haurtzaindegiaren ordutegia goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean luzatzen da etenik gabe. Ermuko haurtzaindegiak 0 urtetik bira bitarteko jaioberri eta umetxoak hartzen ditu eta gutxi gorabehera 63 umerentzako lekua du. Bertan zazpi gela, jantokia eta beste gela osagarriak daude.
Haurreskolak patzuergoak matrikulazio aldiaren zehetasunak azaltzen dituen argitalpena kaleratzen du. Bertan jakin beharreko guztiak jasotzen dira, zentroen definizioa, tipologia, ordutegiak eta egutegia, kuotak, onarpen eta baremazio irizpideak edo jatorduen inguruan jakin beharrekoak. Argibide eta zehaztasun gehiagorako, interesdunek Iparragirre kaleko egoitzara joan daitezke edo 943 17 64 31 telefonora dei dezakete.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte