Tres nuevas zonas de aparcamiento público para paliar el déficit de plazas existente
Hirigintza alorrak 318 aparkaleku berri izango dituzten hiru aparkaleku berri prestatu ditu Ongarai eta Betiondoko zonaldeetan, udalerriak dugun defizitari aurre egiteko. Aparkalekuok Ongarai auzoan, Betiondoko kirol gunean eta Hermoso mendia kalearen amaieran, San Pelaioko errotondatik hurbil daude. Aparkalekuek argiak izango dituzte eta baita kamerak ere, zonaldea bideoz zaintzeko eta bertan aparkaturiko ibilgailuen segurtasuna bermatzeko. Aparkalekuak datorren astetik aurrera erabili ahal izango ditugu. Hirigintzak azpiegitura berri horiek egokitzeko aurrekontuan aldaketa egitea proposatu du. Hori horrela, dirua diruzaintzako soberakinetatik hartu da. Aparkalekuok prestatzeko 120.000 euro beharko dira.
Aspaldidanik ditugun ibilgailuen eta aparkalekuen arteko desoreka edo defizita dugu gure udalerrian. Desoreka hori gutxitu egin da azken urteotan, arazoari konponbidea emateko lanean jardun eta neurriak hartu ondoren. Horretarako, oso garrantzitsua izan da indarrean izan dugun Hiri-antolamendurako Plan Orokorra.
Hiru aparkaleku berriek 318 plaza eskainiko eta Ongarai, Zerukoa, Okin-Zuri, San Pelaio eta Aldapa kaleko bizilagunei emango diete zerbitzu
Une honetan, herritarron bizi-kalitatea igotzeko xedez, hainbat proiekturi heldu berri diogu. Horien artean, Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola San Pelayo ikastetxera edo Institutura doazen eskola-bideak egokitzeari; eta auzokideen eskariari erantzunez behar ez bezala aparkaturiko automobilek espaloietatik kentzea eta Aldapa kaleko iparraldean etxebizitza berriak egiteko hirigintza proiektua. Proiektu horiek guztiak udalerriko ipar-mendebaldean kokatuko dira, hau da adierazi dugun eremu berean. Horregatik aparkalekuen defizitetan eragina izango dute eta, neurririk hartu ezean, arazoa areagotuko dute. Hori guztiari aurre egin, eta arazoari konponbidea eman nahian, premiazko izaeraz aparkalekuak prestatzea erabaki da, aipatu proiektuok gauzatu daitezen eragozpenik gabe.
Teknikariek zonaldean izan ondoren, gure udalerriko orografi maldatsua kontutan harturik eta dauden espazioak aztertu eta gero, hiru aparkaleku prestatzea proposatu da eremu horretan. Aparkalekuak jarriko diren espaziook ondorengoak dira:
Visitada la zona en cuestión. Considerando la complicada orografía de nuestro municipio y viendo la disponibilidad de espacios existentes, se propone habilitar tres aparcamientos, todos ellos ubicados en el ámbito descrito. Esos espacios son los siguientes:
- Ongarai auzoan (Betiondo sektoreko 42. lursaila)
- Betiondo kirol-gunearen ondoko lursailean
- Monte Hermoso kalean (38-39-40 zenbakidun lursailak)
Lehenengo aparkalekuak zerbitzu emango die Ongaraiko auzokideei. Betiondo kirol-gunearen ondokoak aldiz, Ongarai, Zerukoa eta Okin-Zuri kaleetako bizilagunei eta Monte Hermoso kalekoak, azkenik, Ongarai, San Pelayo eta Aldapa kalekoei emango die zerbitzu.
Hiru aparkaleku berri horiek prestatzeko, hirigintza alorrak 120.000 euro erabiliko ditu.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da