Errumaniako Babes sozial, Familia eta Enplegu Ministerioaren ordezkariak Ermuan izan dira
Errumaniako Babes sozial, Familia eta Enplegu Ministerioaren ordezkariak Ermura etorri zaizkigu bisitan. Hain zuzen ere udal Toki Garapen alorra bisitatzera etorri dira. Bisitaren xedea gure herrian ekonomia, enplegua eta trebakuntza sustatzeko garatzen ari garen lan-ildoak zuzenean ezagutzea izan da. Ordezkari taldeak arreta berezia jarri du enplegu alorrean praktika onak egiteko eta esperientzia trukatzeko jarraitzen dugun jardueretan, batez ere denbora luzez langabezian daudenengan eragiteko eta lan-merkatu barneratzaile batera irizteko politika eta irizpideak garatzeko. Ordezkariek Torreta Etxea, Toki Garapen alorraren egoitza bisitatu dute eta baita Izarra zentroa, enpresen hazitegi eta horiek sustatzeko azpiegitura. Hirigunetik buelta egiteaz gain, azkneik Lanbide-Hastapeneko Ikastegia ere ikustera igo dira.
Errumaniako Babes sozial, Familia eta Enplegu Ministerioaren ordezkariak beren nazioaz gaindiko proiektu batean ari dira lanean Europako beste herrialde ezberdinetako kideekin batera. Proiektu horren barne gauzatu nahi dituzten jardueren artean, enpleguan praktika onak egitea eta esperientzia trukatzea daudelarik, hainbat kolektibo edo talde zehatz –epe luzeko langabetuak batez ere- lan-merkatura buelta daitezela errazteko asmoz. Horrez gain, enplegua sustatzeko eta komunitate praktikoa garatzeko modu berritzaileak abian jartzeko lanean ari dira, baita ere.
Ordezkari talde hori hogei bat kideko izan da gutxi gora behera, itzultzailea barne izanik. Taldea Bucarest herritik etorri da, estatuko hiriburutik eta Errumaniako hiri handienetik, industri, merkatal eta kultur gune nagusia baita. Bucarest Dâmboviţa ibai ertzean dago, zeinak Arges errekara izurtzen dituen bere urak. Arges Danubio handiaren adarra da.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena