Lomi-Power enpresako 70 aparkalekuak, hirigunean dugun eskasia arintzen lagunduko dute

21.07.11
Hirigintza

Lomi-Power enpresako eraikinean behin-behineko 70 aparkaleku egokitu berri dira. Aparkalekuok doan erabili ahal izango ditugu gidariok Lomiño enpresa zenaren ohiko eraikinean nahiz kanpoaldean. Izan ere, eraikinaren barruen eta estalpean 54 plaza izango dira eta beste 26 kanpoko zonaldean. Areitioko jaitsieraren alboan dagoen eraikina hutsik geratu da, enpresa eta bere jarduera Eubara lekuz aldatu eta gero. Eremu horretan etxebizitzak eraikitzea aurreikusita dago, nolanahi ere aldi-baterako izaeraz eta behin-behinekotasunez aparkaleku gisa erabili ahal izango dugu gidariok lan hasi eta eraikina lurreratu artean. Udalak argindarra mantenduko du, gauez eraikina eta inguruak argiztaturik egon daitezen. Horrez gain segurtasuna areagotu eta disuasio-neurri gisa kamerak jarri dira perimetroa zaintzeko eta gertatzen dena grabatzeko xedez. Irudiak Udaltzaingoaren egoitzatik bertatik ikus daitezke eta kamerak eguneko 24 orduetan ari dira grabatzen etenik gabe. Eraikina Bilbotik Donostiarako bidean, 634 errepidearen eta Areitio portuaren amaieran dago, eskumara, hirigunetik, Torreta Etxetik eta Bizkaia Etorbideko espaloitik oso hurbil.

Lomi-Power 17. exekuzio unitate berri horretan “129 etxebizitza (60 libre, babes ofizialeko 40 eta tasatutako 29) eraikitzea eta hirurehun aparkaleku eta beste 120 ibilgailuentzako txandakako parkinga egitea aurreikusita dago”. Unitate berri horretara N-634 errepide azpitik joan ahal izango dira autoek eta baita pertsonek ere oinez, bertara nahiz Bizkaia Etorbidera edo Torretara doazenen segurtasuna bermatuta izanik. Horrez gain, operazio horrekin erabileretan aldaketa garrantzitsu bat ere lortuko da, “industria bat hirigunetik ateratzen eta bere jarduna mantentzen lagunduko delako.

Azken hilabeteetan behin-behineko 375 aparkaleku egokitu dira Ermuan

Gure herriko toki ezberdinetan behin-behineko 375 aparkaleku egokitu dira azken hilabeteetan. Horretan 120.000 euro erabili izan direlarik. 300 bat aparkaleku Ongarai eta San Pelaio auzoetan edo horietatik hurbil atondu dira, hirigintza aprobetxamenduei esker udalarenak diren lurretan. Horiek erabiltzeko moduan daude orain hilabete batzuk, automobil jabe ugarik erabiltzen dituztelarik.

Lehen behin-behineko aparkaleku eremua Ongarai auzoan egokitu zen, Betiondoko futbol-zelai zaharrean. Bost mila eta zortziehun metro (5.800 m) karratu ditu, handiena da, eta bertan 210 auto kabitzen dira. Ongarai auzokoek San Pealyo ikastetxearen beheko aldean eta Aldapako etxebiziten arteko lur eremuan beste 35 auto aparkatzeko gunea ere badute. Eremuak mila zazpiehun eta berrogeita hamar (1.750 m) metro karratu ditu eta zati bat udalarena da eta bestea Baltar enpresarena, hurrenez hurren. Azken horrek baimena eman du orubea erabili ahal izateko.

Azkenik, Monte Hermoso izeneko zonaldean San Pelaio auzoaren eta Betiondoren arteko errotondan dagoen orubean ere beste behin-behineko aparkalekua prestatu da. Lur-zatiak hiru mila zazpiehun eta berrogeita hamar metro (3.750 m) ditu eta Olabarri enpresarena da. Olabarrik ere hori erabiltzen laga egin digu eta bertan 80 auto aparkatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean