Zubiaurre kalea eta Torrekua kaleko merkataritza-ardatzaren birmoldaketa

02.08.11
Hirigintza

Zubiaurre eta Torrekua kaleko merkataritza-ardatzaren birmoldaketa lanak hasi dira. Lanen helburuak honakoak dira: egungo Zubiaurre kaleko zuloak konpontzea, etorkizuneko zuntz optikoko hoditeria instalatzea, kale-argiko eredu berri bat (lira izeneko eredua) instalatzea, bankuko eredu berri bat (delta 21 izeneko eredua) instalatzea, kutxatilen ondoko aldeak indartzea gehien hondatzen direlako eta argi-instalazioa aldatzea kableko sekzioa handituz.

Lanen egikaritza

Lanak 260.000 euroko kostua izango dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza biziberritzeko planaren laguntzari esker finantzatuko dira. Construcciones Lasuen S.A. enpresa adjudikazioduna izan da. Lanen burutzeko epea 3 hilabetekoa da baina hilabete lehenago bukatzea saiatuko da.

Lanak bi zatitan egingo dira:

  • Lehenengo zatian lanak Probaleku kaletik Karabixa arte egingo dira, hau da, 5 eta 21 zenbakien artean. Gainera, VI Centenario de la Villa kalean (Goikoko enparantzatik Urkaregi jatetxeraino) eta Torrekuako plaza txikia eta eskailerak. Zati hau hilabete honetan bukatzea espero da.
  • Bigarren zatian lanak Karabixatik Zubiaurreko amaiera arte egingo dira, hau da, 21 eta 29 zenbakien artean.

Torrekuako plaza txikian eta VI Centenario de la Villa kalean Granicem izeneko baldosa ipiniko da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke