Abeletxen zirkulazioaren noranzko aldaketarako lanak atzeratzen dira

25.08.11
Hirigintza

Iparragirre eta Izelaieta kaleen artean espaloi berria egiteko, bide-marrak margotzeko eta beste lan batzuk egiteko lanak atzeratzen ari dira.

Espaloia oraindik egin gabe dago baina jadanik ikus daiteke nola geratzen ari den eta azken egunetan eboluzio garrantzitsua izan du.

Pasa den astean bide-marrak margotzeko lanak eta seinale bertikalak ipintzeko lanak aurreikusten ziren baina ezin izan zen hasi eguraldia txarra zegoelako eta dakigunez eguraldi ona beharrezkoa da lan mota hauek egiteko.

Lanak bukatzeko epea ezinbestez luzatuko da eta horren ondorioz jendeak eragozpen gehiago jasoko du. Dena den, ahalik eta lasterren lanak bukatzen saiatuko da eta euririk gabeko egunak aprobetxatzeko dira margotzeko lanak egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke