Coopera proiektua: enpresen arteko kooperazioa, lehiakortasuna areagotzeko bide

26.09.11
Ekonomi Sustapena

Toki Garapen alorrak industri alorreko ETEentzako Coopera proiektua abiarazi du. Proiektua ‘Compite-Bitarteko agenteak’ izeneko ekimenaren barne dago eta SPRIk (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak) finantzatzen du. SPRIk Ermuko proposamena ontzat eman du, besteak beste, enpresen lehiakortasunari mesede egiteko gaitasuna duelako.

Proiektuak berregituratze eta gaur egungo ekonomiari hobeto aurre egiteko egokitze prozesuan dauden enpresa txikiei laguntzeko xedea du. Jardueraren xede orokorra enpresa txikiek dituzten gabeziak gainditu eta tresna egonkorrez hornitzea da, elkarren arteko kooperazioaz bakoitzari pisu espezifiko handiagoa lor dezaten. Kooperazioaren bidez lehiakortasunean irabaziko duenaren ideia enpresak bereganatzean datza, pisu espezifiko handiagoa izanik proiektu ezberdinei aurre egiteko gaitasun handiagoa izango baitu.

Proiektuaren xedeak, ondorengo hauek dira:

  • Hausnarketa eta kooperazio guneak sortzea enpresa txikientzat
  • Mikroetetan etengabeko hobekuntza ahalbidetuko duten tresna eta utilitateetara sarbidea erraztea
  • Proiektu/merkatu/zeruertz berrira iristea kooperazioak ematen duen indarraren bidez.
  • Ekimena zabaltzea horrelako eta antzeko dinamiketan enpresa txiki gero eta gehiagok parte hartzeko.

Jarduera esperientzia pilotua da, enpresa txikietan ere lankidetzan jarduteak duen garrantzia agerian jarri nahi duena. Esperientzia bideragarri izan eta positibotzat jotzen bada, inguruko beste enpresetara zabalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik