Aldapako etxebizitza tasatuetarako izen emateak ixtear daude

06.10.11
Hirigintza

Etxebizitza hauetan inskribatzeko ezarrita dagoen gehieneko diru-kopurua handitu egin da, interesatu gehiagori atea irekiz

Jaureguizar Etxebizitza Gestorak Ermuan kooperatiba erregimenean eraikiko dituen etxebizitza tasatuetako bat erosteko interesa duten pertsonen izenak jasotzen jarraitzen du. Azken egunak dira, laster izen emateak hartzeari utziko baitio. Sustatzailearen izena Aldapa Berri Sozietate Kooperatiboa da, horren babesturiko 50 etxebizitza berri eraikiko dituelarik Ipar Aldapa 09-1 exekuzio-unitatean, Hiri Antolamenduko Plan Nagusian (HAPN) xedatutakoarekin bat. Babestutako berrogeita hamar etxebizitza berri hirigunean bertan. Bi eraikin altxatuko dira, bakoitza sei altuerakoa izanik. Hiru (3) etxebizitza logela bakarrekoak izango dira; berrogeita seik (46) bi logela izango dituzte eta bakarra izango da hiru logelarekin. Etxebizitza guztiak garajea eta trastelekua edukiko dute.

Aldapan eraikiko diren etxebizitza tasatu horiek Ermuan erroldatuta gauden ermuarrontzat pentsatuta daude. Nolanahi ere, eraikiko diren etxebizitza beste interesatu biltzen ez bada ondoko herrietako biztanleei irekiko zaie eskaintza. Dena den, hasieran behintzat kooperatibako kide egiteko eta etxebizitza erosi nahi duten guztiek Ermuan erroldaturik egon beharko dira. Horrez gain, interesatu izan daitezkeen guztiek Etxebiden inskribaturik egotea komeni da, horrez ez baitu eragozpenik sortzen.

Kide gisa inskribatzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak:

  • a) Adinez nagusia izatea edo emantzipatua izatea.
  • b) Etxebizitza behar izatea eta etxebizitzaren jabe ez izatea, behin-behineko kalifikazioa eman aurreko data baino bi urte lehenago.
  • c) Gutxienez 12.000 eta gehienez ere 50.000 euroren arteko diru-sarrera ponderatuak egiaztatzea. Errenta horiek behin-behineko kalifikazioaren aurreko urtealdikoak, hau da 2010ekoak, izango dira. Etxebizitza unitateko kide 1etik gora izanez gero, diru-sarrerak haztatu (ponderatu) egingo dira.

Aldapa Berri Sozietate Kooperatiboan bazkide izan nahi dutenen izen-ematea datozen egunetan itxiko

Nolanahi ere, Jaureguizar Etxebizitzen Gestora pertsonalki harremanetan jarriko da info@jaurevisa.com posta elektronikora idatzi edo Bilban, Quintana 1ean duten bulegoetan Kooperatiba eta promozioari buruz informazioa eskatu duten guztiekin. Enpresaren telefono zenbakiak 944702070 eta 944701078 dira.

Bazkide guztiak bildu eta gero, etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran