Mugarriz mugarri ibilaldiaren IV. edizioa larunbatean

10.10.11
Gizartea

Artarrai taldeak Ermuko lurralde mugen arteko laugarren mendi ibilaldia antolatu du larunbaterako. Irteera hori zabalik dago nahi duen guztiarentzat eta parte hartzaileak Patxi plazan bildu eta abiatuko dira goizeko 8etan. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea erritmo lasaian eta sei bat ordutan edonork egiteko modukoa da, baldin eta oinez sarri jarduten badu. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, doan baita. Dena den antolatzaileek aldez aurretik izena ematea gomendatu dute, parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko baitiete eta taldearen kopurua ezagutzea komenigarria zaielako. Iaz berrehun lagunek parte hartu zuen ibilbidean. Ea aurtengoan pertsona gehiago animatzen diren.

Txangoa iaz orain bi urte antolatu zen estreinakoz eta ‘Mugarriz Mugarri’ izenaz da ezaguna, lurrak edo mugak markatzeko erabiltzen diren harriei ematen zaien izena erabilita. Tamainari erreparatuz gero, Ermua nahiko txikia da 6,49 Km2 besterik ez baititu. Inguratzen gaituzten guztiek tamainaz are handiagoak dira.

Hori horrela, txikitxoa izatean aukera ematen du ibilbide osoa egun bakar batean egiteko, herrian ditugun baserri bakanak bisitatuz eta gure mugak Mallabia, Zaldibar edo Eibarrekiko markatzen dituzten mugarriaz zapalduz. Ibilbide honetan Urko mendi gainera ere igoko da, gure lurraldean dugun mendirik garaienera, nahiz eta bere tontorra Eibarko lurretan duen.

Ibilbidea ondokoa da: Sallabente, Eitza, Telleria eta Ureta baserriak, 634 errepidea eta TVA enpresa, Mallamendi, kanposantua, Errekalde, Urko gaina, Hirumugarre (721 m), Urko (791 m), Elorreta goikoa, Karia eta Sallabente.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian