Cre.Art Project Ensemble taldearen kontzertua Antzokian

20.10.11
Ermua Antzokia

Cre.Art Project Ensemble taldeak kamarako musika kontzertua eskainiko du bihar Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizunaren sarrerak 8 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko salmentan –internetez nahiz BBK erakundeko orotariko kutxazain sarearen bidez- edo ostera, emanaldia hasi artean takilan bertan.

Ia ordu eta erdi –laurogei minutu inguru- irauten duen emanaldi hau Guillermo Laportak eta Tagore Gonzálezek zuzentzen dute, bertan parte hartzeaz gain. Ikuskizunean parte hartzen dutenek ondokoak dira: Guillem Calvo (biolina); Mikel Zunzundegui (Txeloa); Guillermo Laporta (Flauta); Tagore González (klarinetea); Ana Galindo (Pianoa) eta Rosa Montañés (Perkusioa).

Sinopsia

Ikuskizun original eta erakargarri honetan, publiko mota guztientzako musika dinamiko eta erakargarria joko duten Cre.Art Ensemble-eko 7 musikari izango ditugu taula gainean eta ikuskizunean zehar baita ikuslegoa harrituko duen perkusio multzoa baita ere. Musika Estudio Multimedia Chopsuey5000-ren sorkuntza bisual berriekin indartua izango da, argien diseinu zehatz batekin batera. Azkenik, musika elektroakustikoak ikuslegoa sentsazio sonoro ezberdinetan murgilduko du, konposizio kuadrafonikoen bitartez.

Cre.Art Project 2006. urtean sortu zuten Guillermo Laporta eta Tagore Gonzalez musikari gazteek. Beren jarduera edozelako formatuko diziplina anitzeko ikuskizunak sortzea izan da. Beraien lan egiteko modua gidatu izan du idei eta filosofia erraz bat: “mota guztietako artistekin elkar jarduteko moduak bilatzea, eszenatokian ideia original eta erakargarriak aurkezteko, ikuslearen oroimenean grabaturik geratzen diren horietakoak”.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu