Elkartasun gozo eta zaporetsua!
Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECCk) bere jarduera eta kanpainatarako dirua biltzen saiatuko da asteburuan Ermuan. Horretarako, herriko batzordeko boluntario taldeak pintxo eta edariak eskaini eta salduko dituzte larunbat goizean Merkatu plazan. Taldeak horretan Merkatu plazako Dendarien eta EMOE elkartera bildutakoen laguntza osoa izango du, bertako Elkarteak zerbitzatuko diren jakiak prestatzeko genero eman baitute musu-truk. Izan ere, plazako merkatariek hitzartu dute odoloste, txistorra, ogia, ardo eta edariak emateko egun eta ordua. Ondoren taldeko boluntarioek sukaldaritza lana egin eta pintxo gozoak zerbitzatuko dituzte, goizeko 11:30etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Urteroko legez, zerbitzu bakoitzean odoloste, txistorra ogia eta ardo edo garagardoa zerbitzatuko duten, 2 euroren truke. Bi elkarteen arteko lankidetza aspalditik dator. Izan ere, aurtengoan ekimenaren seigarren edizio beteko baita.
Antolatzaileen esanetan, herritarrek harrera oso ona egiten diogu urtero ekimenari, eta aurtengorako ere horrela izatea espero dute.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.