El gato con botas 3D eta Anonymous asteko zine programazioan

05.12.11
Ermua Antzokia

Ostegunean ekingo diogu betiko legez, asteburuko zine programazioari. Zineklubean Felipe Cantera zuzendariaren ‘Operación Masacre’ dokumentala ikusi ahal izango dugu, Komite Internazionalistaren laguntzari esker. Dokumentalak Macarena izeneko hobiaren ingurukoak kontatzen ditu, non Kolonbiako armadak epaiketa eta bermerik gabe erail dituen pertsona piloaren gorpuak utzi dituen. Gorpu horiek Kolonbian estatu krimena izaten segitzen denaren froga da. Proiekzioaren ondoren bideoforuma egingo da, Felipe Cantera zuzendariqa eta bere laguntzailea den Lauira Bouza bertan egongo direlarik. Filma, ostegun arratsaldeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, 5 metros cuadrados tituluaren emanaldiarekin. Filmaren zuzendari Max Lemcke da eta aktoreak, berriz, Fernando Tejero eta Malena Alterio. Filma tragikomedia bat da, etxebizitza erosi eta konpartitzeko egungo eta etorkizuneko aurrezki guztiak emango dituen bikote baten istorio eta egonezinak kontatzen diguna. Enpresa eraikitzaileak porrot egingo du, etxebizitzak eman aurretik. Kritikak oso ondo hartu du filma eta protagonista bien lana azpimarratu du. 5 metros cuadrados filma igande gauen -22:00etan- eta astelehen arratsaldean -20:30etan- ere ikusterik izango dugu.

Aste-bukaerako bigarren proposamena Roland Emerichen Anonymous da. Zuzendaria fikziozko filmetan aditua da, bereak baitira efektuz beteriko Stargate, Independence da yeta El día de mañana, 2012, esaterako. Oraingo honetan teoria harrigarri batekin datorkigu: Zer gertatuko litzateke ingelesez idatzitako Shakeaspearen maisuaren lanak bereak ez balira? Filma harrigarri eta dibertigarria da, zeina larunbateko 22:00etan eta igande arratsaldeko 19:30etan ikusi ahal izango duguna.

Aste honetako azken proposamena, haurrentzako da, El gato con botas, 3Dimentsiotan. Puri-purian dagoen filma da. Botadun katua Shrek filmean orain arte bigarren aktorea besterik izan ez bada ere, heldutasuna lortu eta protagonista bihurtuko da, gazte eta nagusien gozamenerako. Filma igande arratsaldeko bost eta erdietan proiektatuko da.

Oraindik salgai dago hilabete honetako bonoa, 11 eurotan. Erosiz gero zine komertzialeko eta zineklubeko saioetara joan ahal izango dugu, euro 1en truke.

Argibide gehiagorako, jo Antzokiaren mikrositera: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak