2011ko zine komertzialaren programazioa asteburu honetan amaituko da

14.12.11
Ermua Antzokia

2011ko zine komertzialaren programazioa Ermua Antzokian asteburu honetan amaituko da. Abenduko azken bi asteburuetan Gabon gaua, Eguberria, Gabon zaharra eta Urte Berri egunak izango ditugunez ez da zine komertzialeko programaziorik egongo, haurrentzat ez eta helduentzat.

Programazioari hasiera emango dio osteguneko zine-klubak. Asteko emanaldia berezia izango da, Sacco y Vanzetti titulua proiektatzeaz gain, jarrian Ateneo Libertarioak antolatuta zine-furumeko saioa egingo baita, Antzokian bertan Manu Muner editore eta irakaslea bertan delarik. Sacco y Vanzetti zine italiarraren klasikoa da. Giuliano Montaldo da zuzendaria eta Gian María Volonte eta Riccardo Cucciolla aktoreak dira protagonistak. Bigarren horrek aktore onenaren saria jaso zuen 1971. urteko Cannes-eko Jaialdian. Filma hau oso garrantzitsua izan zen justiziarik gabe eraildako anarkista italiarren memoria errekuperatze aldera. Bi pertsonaien kontrako prozesua injustiziatzat jo zen mundu osoan. Montaldok filma honetan prozesu judizialaren nondik norakoak jasotzen ditu. Azkenean etorkin italiar pobre eta anarkista haiei heriotza-zigorra ezarri zietelarik. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Zine komertziala larunbatean hasiko da. Imanol Rayoren Bi anaia tituluaren lehen proiekzioarekin. Bi anaia Bernado Atxagak idatzitako eleberri ospetsuan oinarriturik dago eta aurtengo Donostia Zinemaldian estreinatu zen. Imanol Rayoren lehen lan honek eduki estetiko eta bisual indartsua du, formari edukiari baino garrantzia eta pisu handiagoa eman dioelarik. Bia anai euskaraz emango da, gaztelerazko azpitituluekin. Filma larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere proiektatuko da.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala helduontzat J. C. Chandor zuzendariaren ‘Margin Call’ titulukoa da. Filmak kolokan jarri duen Mendebaldeko sistema eta burbuila finantzarioa eztanda egin aurreko orduetan inbertsio-banku boteretsu bateko zortzi langilek bizi izandakoak kontatzen dira abiadura handiz. Margin Call filmak Kevin Spacey, Demi Moore eta Jeremy Irons bezalako aktore ospetsu eta puntakoak bildu ditu. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande iluntzeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako filmari dagokionez, proposamena Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa titulukoa da. Euskarazko eta animaziozko filma da, non Olentzeroren laguntzailea izan nahi duen Anje pertsonaiaren abenturak kontatzen zaizkigun. Anjek tradizioari eusti eta umeei opariak banatzeko lanean lagundu nahi du. Olentzerok bere laguntza onartuko du, baldintza bat ezarriz; umeak ez dezala Iratxo oker baten kaiolara hurbildu ere egin. Zer gertatuko ote, auskalo…! Filma euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin, arratsaldeko 5etan.

Nolanahi ere, gogoratu abenduko azken bi aste horietan zineklubeko saioak aurrera jarraituko direla. Abenduaren 22an Nader y Simin, una separación titulukoa ikusteko parada izango dugu eta, abenduaren 29an, aldiz, Lars Von Trier-en azken lana: Melancolia.

Argibide gehiagorako ikus mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak