Aldapan eraikiko dituen etxebizitzak bihar notarioaren aurrean zozketatuko ditu Jaureguizarrek

09.01.12
Hirigintza

Aldapan eraikiko dituen etxebizitzak notarioaren aurrean zozketatuko ditu bihar Jaureguizar enpresak. Zozketa notarioaren aurrean egingo da, xede bikoitzaz, batetik Aldapa berri S. Koop. Kide izango direnak zehazteko eta, bestetik, bazkide bakoitzari zein etxebizitza eta trastelekua egokitzen zaien esleitzeko. Etxebizitzok babes ofizialekoak eta tasatuak izango dira. Zozketa Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko bostetatik aurrera. Bertan izango da herriko notarioa, Rafael Ortiz Montero, Jaureguizarreko bi ordezkarirekin, etxebizitza gestorako kide Alejandro Portillarekin eta Elena de la Peña abokatuarekin.

Aldapa Berri, S. Kooperatiboak sustapen pribatuko eta kooperatiba erregimenean babes ofizialeko 50 etxebizitza berri eraikiko ditu Ipar Aldapa 09-1 exekuzio-unitatean, Hiri Antolamenduko Plan Nagusian (HAPN) xedatutakoarekin bat. Bi eraikin altxatuko ditu, bat sei altuerakoa izanik eta bestea zazpikoa. Hiru (3) etxebizitza logela bakarrekoak izango dira; berrogeita seik (46) bi logela izango dituzte –horietako bi minusbaliotasunak dituztenentzat izanik- eta bakarra izango da hiru logelarekin. Etxebizitza guztiak garajea eta trastelekua edukiko dute. Eraikitakoetatik bi etxebizitza erreserbatuak geratu dira, bata udalarentzat eta bestea, sustatzaile eta sustatzailearentzat. Hori horrela, zozketatzeke daude gainerako beste 48 etxebizitzak, beste horrenbeste bazkideentzat.

Aldapa Berri sozietate kooperatiboak sustapen horretan interesa agertu duten hirurogeita bat (61) pertsonek osatzen duten zerrenda osatu du, abenduaren 30era arte bazkideak biltzeko zabalik izan zuen epe ofizialean. Aldapa Berri sozietateak bina iragarki argitaratu ditu bazkideak biltzeko prozesuaren berri emateko. Lehena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (abenduaren 9ko 233. alean) eta bigarrena, lurraldeko egunkari batean. Guztia, Babes ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruz Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak 2008ko apirilaren 16an emandako aginduarekin bat etorriz, zeina 2011ko azaroaren 29an Bizkaiko Gizarte Gaien eta Etxebizitzaren ordezkariak Ebazpen bidez baimendu duen.

Sozietate Kooperatiboak jaso dituen hirurogeita bat izen-emateak ondorengo moduan banatuta daude:

  • 56 bat izen-emate Ermuan erroldaturik daudenentzat dira, eta logela 1 edo 2 izango dituzten etxebizitzentzat.
  • 2 izen-emate Ermuan erroldaturik ez daudenentzat dira, eta logela 1 edo 2 izango dituzten etxebizitzentzat.
  • 2 izen-emate Ermuan erroldaturik daudenena dira, eta eskaria familian lau pertsona edo gehiago direnentzat aurkeztu dute.
  • Izen-emate 1 Ermuan erroldaturik ez daudenena da, eta eskaria familian lau pertsona edo gehiago direnentzat aurkeztu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da