Haurreskolak aurtengo lehen izen-emate aldia irekiko duela iragarri du
‘Haurreskolak’ aurtengo lehen izenemate aldia irekiko duela iragarri du. Izenemate hori gutxienez hamasei hilabete dituzten haurrentzat izango da. Ikastegiak hileko bigarren hamabostaldian –urtarrilaren 16tik 27ra bitartean- martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean haur-eskolara joaten hasi nahi dutenen umeen eskariak jasoko ditu. Gurasoek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.
Herriko haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:
- Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan 11 leku libre daude.
- Urte 1etik 2ra bitartekoentzat, une honetan, beste 19 toki dituzte hutsik.
Lotutako albisteak
12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar