Trafiko isunak bide exekutiboz kobratzeko prozedura hobetu da
Trafikoko arau urratzeak direla-eta, Udaltzainek jarritako isunak kudeatu eta kobratzeko prozedura hobetu du gure udalak. Erakundea ahalegin handia egiten ari da edozer gauza egin eta zigorrik jasoko ez dutenaren hainbat herritarren iritzi eta uste ustelaz amaitzeko, gure herrian bide exekutibotik ezin kobratu zitekeelakoan. Hori uste zuten pertsonek, isunekin bilduma egin izan dute, kromoak bailira.
Azken urteetan zaila oso izan da borondatezko epea pasa ondoren, ordaindu gabeko trafikoko isun guztiak kobratu ahal izatea. Egoera horrek kalte franko egin izan dio aginteari, egoeraren ondorioz, bide segurtasunaren eza genuenaren sentsazioa areagotuz, trafikoari eta kaleetan aparkatzeari dagokionez.
Egoera deseroso hori gainditzeko xedez, 2011n trafikoko arau urratzeak zigortzeko prozedura berraztertu eta findu egin du udalak, borondatezko epean egindako jakinarazpenak egoki egiten ziren edo ez frogatu eta izan zitezkeen akatsak atzemateko. Izan ere, kasurik gehienetan bide exekutibo eta derrigorrezko epeko kobratzea edo ez, espedientea nola izapidetu denaren arabera egoten baita.
Antzemandako hutsuneak zuzendu egin ditugu, bide exekutiboz dirua erreklamatzeaz arduratzen den udal Diru-bilketa Zerbitzuak bere egitekoa errazago bete dezan. Hori horrela, 122 jakinarazpenen lehen sorta bidali diegu beste horrenbeste arau urratzaileei 2011ko abenduan. Pertsona horiek isun kopuru asko metatu dituztenak dira edo dituzten isun guztien kopuruak lau digituko zenbakia egiten dute.
Urtarriletik apirilera bitartean ordaintzeke dauden 1.541 isunen jakinarazpena bidaliko da
Urtarriletik apirilera bitartean ordaintzeke dauden eta azken lau urteetan pilatu ditugun 1.541 isunen jakinarazpena bidaliko zaizkie hainbat herritarrei, isunok ordaindu gabe eta horien erantzuleak zigorrik gabe gera ez daitezen.
Arau urratzaileek zorra dutela eta hori bide exekutibotik kobratuko zaienaren berri emango dien premia bidezko probidentzi edo idatzia jasoko dute. Idatzian ordaindu beharreko kopuruaren %5eko gainkargua dutela eta ordainketa egiteko hilabeteko epea dutela adieraziko zaielarik.
Jakinarazpena jasotzen ez badute edo hilabetea pasa ondoren ordainketa egiten ez badute, espedienteak Bizkaiko Aldizkari Ofizialera bidali eta zorra duten pertsonen izen abizenak argitara emango dira. Azkenik, pertsona horien kontu korronteetatik dirua deskontatuko zaielarik, zorrari %20a eta interesak gehituta.
Araudi eta erregelamenduetan jasotakoari zorrotz jarraiki, borondatezko epea egin zenetik lau urte baino gehiago pasa den kasuen pertsonei ez zaie zigorraren berri emango ez eta bidez exekutiboz exekutatuko, zigorra iraungita dagoela joko baita.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan