Aisia eta atsedena bateragarri egiteko araudi berria
Egia da gure herri eta hirietan mahai eta aulkiekin terrazak jartzeak kalea girotzen laguntzen duela, baina herritarren arazo eta kexa-iturri bat ere bada, terraza horien ordutegiak eta sortzen dituzten zarata eta bestelako arazoengatik.
Ostalaritza-establezimenduen titularrek taberna kalera ateratzeko eta negozioaren jarduera hobetzeko interesa daukate, batez ere krisi-garaietan, baina kale baten terraza gehiegi badago gure kale eta plazetan zehar dabilen jendeari zaildu, eta askotan eragotzi, egin diezaiokegu bertatik pasatzea. Egoera hori areagotu egiten da terrazak espaloi osoa betetzen badu eta pertsonak galtzadara jaitsi behar direnean pasatzeko, auto batek harrapatuak izateko arriskua sortzen zaielako.
Sarritan, terraza batzuetako jai-giroak ozenago hitz egitera bultzatzen gaitu, eta horrek, gauez, zarata gogaikarriak sortzen ditu inguruan dauden etxeetako pertsonei loa galaraziz, nahiz eta biharamunean lan egiteko atseden hartu nahi duten eta beraiek ere krisiaren ondorioak jasaten dituzten.
Udalak ordenantza berri bat onetsi du terrazen inguruan
Guztien interesei erantzuteko Udalak ordenantza berri bat onetsi du terrazen inguruan, ostalaritza-sektoreko enpresen beharrizanak jakin eta kontutan hartzeko Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin elkarlanean egina,, interes orokorra ere bistatik kendu gabe aldi berean, alegia, ostalaritzako jarduera herritarren interes orokorrari egokitu behar zaiola, ez alderantziz.
Aisia eta atsedenaren artean oreka lortzeko eta ostalaritza-establezimenduek, herritarrei kalterik egin gabe, bide publikoa onura ateratzeko ere erabil dezaten, terrazen ordutegia Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuan ezarritakoa izango da orokorrean, nahiz eta ostiral, larunbat eta jai-bezperetan ordubete gehiago izango duten; ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era; bi ordu gehiago herriko jaietan, Aste Santuan - ostegunetik astelehenera-, inauterietan -ostegunetik asteartera- eta Gabon Jaietan - abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra-.
Gaueko 22:00etatik aurrera ez da lokaletatik kanpora edaririk aterako
Gaueko 22:00etatik aurrera ez da lokaletatik kanpora edaririk aterako. Ordu hori aurreko lerroaldean aipaturiko beste denboraz gehituko da bertan zehaztutako datetan.
Guztioi gustatuko litzaiguke terrazak denbora gehiago zabalik edukitzea, baina horren aurretik dago herritarren atsedena bermatzea eta behar gabeko eragozpenik ez sortzea.
Horretarako, mahai eta aulkiek ez dute kaleko zabaleraren %50 baino gehiago okupatuko, oinezkoen joan-etorria ez eragozteko.
Terrazen ordenantza hau beteko dela bermatzeko, urtarrilaren 25etik aurrera Udaltzaingoak informazioa emango die terraza jartzeko lizentziaren titular direnei, 2012ko urtarrilaren 28an, larunbata, indarrean sartuko den terrazen araudi berriaren ale bat zehatz-mehatz.
Aldi berean, lizentzia eman zenean jarri ziren baldintzak gogoraraziko zaizkie, eta bide publikoa mahai eta aulkiekin okupatzeko errespetatu beharrekoa.
Aurrerantzean udaltzainek orain arte eman diren lizentzietan eta aurrerantzean emango direnetan ezarritako baldintzak bete daitezela zainduko dute, betetzen ez dituztenei, kasuan kasuko inguruabarren arabera, 200 eta 300 € bitarteko isunak ezarriz.
Besteak beste, arau-hausterik aipagarrienak honakoak dira: terraza edo beladorea ezarritako ordutegitik kanpora jarrita edukitzea edo udalaren baimenik gabe jartzea, baimenduta dagoen elementu kopurua baino gehiago jartzea (mahaiak, aulkiak eta bestelako elementu osagarriak), mahai, aulki eta elementu osagarriak baimendutako lekutik kanpora jartzea edo okupatutako espazioa behar bezala apain, garbi eta seguru ez edukitzea.
Instalazioaren arduradunak, terrazen ordenantzan jasotako kasuetan, bide publikoan jarritako elementuak kentzeko Udalaren agindua betetzen ez badu Udalak berak kenduko ditu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek http://www.ermua.es/pags/index/ca_listaordenanzas.asp?tipo=4 helbidean kontsulta dezakete erabilera publikoko espazioetan terrazak instalatzeko arauak biltzen dituen ordenantzaren testu osoa.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan