Kiroldegi inguruan bide segurtasuna hobetu da

25.01.12
Hiritarren Segurtasuna

Udal kiroldegiaren inguruan –aurrez aurreko kalea eta Zerharkalekoa biribilgunea bat egiten duten lekuan- auto gidariok gaizki uzten izan ditugu gure ibilgailuak aparkaturik, gehienetan kotxearen muturra espaloiaren zati bat hartuaz. Hori horrela egiteak, kaltea eragiten izan dio, batez ere oinezkoei pasatzeko lekurik uzten ez baikenien. Eta are gehiago, oinezko hori jaioberri baten aulki edo kapota-gurpilarekin doan kasuetan, espaloitik jaitsi eta errepidetik joan behar izaten baitu, horrek bere segurtasun fisikorako dakarren arriskuarekin, harrapatua izan daitekeelako.

Horregatik guztiarengatik, udaleko lantaldeko langileek piboteak jarri dituzte aparkalekua bukatu eta espaloiaren arteko tartean, automobilek muturrik sartu eta hori espaloiaren espazioa inbaditu ez dezaten.

Horrez gain, udal lantaldeak kalearen hasieran loreontzia jarri du beste bi gorabeherei konponbidea emateko. Lehena, goiko aldeko lehen aparkalekuan kotxerik utzi ez daitezen leku txikerra izanik hori erabiltzen zuten automobilen atzeko aldea oso kanporantz geratu eta Diputazio kalerantz abiatzen zirenentzat sortzen zuten arriskuari aurre egiteko. Halaber, loreontzi lekuz aldatzeak mesede egin izan die kiroldegiko ate aurrera zetozen oinezkoei, hori zebra bide baten parean jarrita baitzegoen.

Egindako lan eta aldaketen zehetasuna ondoren uzten dizuegun argazki sorta eta planoetan ikusi dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko