Ermuko saihesbidearen maketatik ateratako infografiekin erakusketa jarriko da

02.02.12
Hirigintza

Gure udalak saihesbidearen maketatik ateratako infografiekin eta proiektuaren gainerako materialekin erakusketa zabalduko du bihar, ostirala. Aipatu materialaren erakusketa Teresa Murga eraikineko sarreran ipiniko da, hori arratsaldeko lau eta erdietatik zortzi eta erdietara bisitatu ahal izango delarik. Bertan langile bat izanen da hurbiltzen diren herritar eta bisitarien galderei erantzuteko eta azalpenak emateko. Sarrera librea eta doan izango da, diseinatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak berriki atzeratzea erabakitako proiektuaren zehetasunak ezagutu nahi dituzten guztientzat.

Erakusketa horretan hamasei infografia ikusi ahal izango ditugu –zortzi gazteleraz errotulatuta izango dira eta beste horrenbeste euskaraz-. Infografi horiek Foru Aldundiak prestatutako eta 2010eko irailean gure herrian bertan aurkeztutako maketetatik ateratakoak dira. Horien euskarri gisa kartoi oso arina erabiliko da. Horrez gain, egungo eta etorkizuneko komunikabideen plano eta mapak jarriko dira ikusgai. Horrez gain, erakusketan hain garrantzizkoa dugun eta atzeraturik gelditu den azpiegitura hori egiteko jarraitu den prozesu guztiaren informazio osagarria ere emango da.

Azkenik, esan behar webgune korporatibo honetan atal berria ireki dugula saihesbidearen inguruko gauzarik garrantzitsuenak bertara bildu eta bertatik eskaintzeko. Hasieran bertan jarri ditugu saihesbidearen proiektu osoa eta bide plan berezia, infografia digitalak, bideo bat eta gaiaren inguruan argitaratutakoak. Hurrengo egunetan, eduki gehiago erantsiko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean