Astelehenean bilduko dira Totorika eta Prol Obra publiko eta Garraioko Foru Diputatuarekin
Carlos Totorikak eta Felix Prolek astelehenean jasoko dute Udalbatzak saihesbidea atzeratzeko Aldundiak hartu duen erabakiaren inguruko lehen azalpen ofiziala. Bilera eginen dute Itziar Garasmendirekin obra publiko eta garraio Foru Diputatuarekin, otsailaren 6ko astelehen goizean.
Bi agintariok bilera horretan hartuko dute saihesbidea data zehatzik gabe atzeratzeko Aldundiak hartu duen erabakiaren inguruko lehen azalpena, eta erabaki horren atzean dauden arrazoiak. Gure udalerriak saihesbidea oso “garrantzitsu eta premiazko” jotzen du. Gure ordezkariek Aldundira joango dira itxaropentsu eta jarrera baikorraz, eta berebiziko garrantzia duen azpiegitura hori exekutatzen hasteko data zehatza eta konpromisoa zehaztuko zaiela esperoz, atzerapen gehiagorik gabe.
Arratsaldean bertan Udalbatza osatzen duten alderdi guztien bozemaileekin bilera egingo da
Bilera horren ostean eta astelehen arratsaldean bertan Udalbatza osatzen duten alderdi guztien bozemaileekin bilera egingo da solasaldiaren nondik norakoen berri emateko, hitz egin denaz hausnarketa egiteko eta egin beharrekoa zehazteko.
Ordezkari ermuarrak orain bi aste luze Aldundira deitu eta bilera egitea eskatu zuten hedabideetan “krisia dela-eta, Aldundiak hiru ardatz erradial momentuz bertan behera uztearen” albistea irakurri eta gero. Aldundiak bakarrik eta bere kabuz hartutako erabakia hedabideen bitartez zabaldu zuen urtarrilak 19ko ostegunean. Carlos Totorika alkateak alderdietako bozeramaileekin bildu ondoren Aldundira deitu zuen Diputatu Nagusiarekin bilera izatea eskatzeko, ermuarrentzat erabateko garrantzia duen erabaki horren zehetasunak ezagutzeko.
Halaber, alkateorde eta hirigintza alorreko zinegotzi eskuorde den Felix Prolek gauza bera egin zuen, Aldundira deitu eta Obra Publiko eta Garraio alorreko Itziar Garamendi Foru Diputatuarekin elkartzeko eskaera luzatuz. Izan ere, Itziar Garamendik gure ordezkariak hartuko ditu otsailaren 6ko astelehenean.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da