Ezohiko eta premiazko Osoko Bilkura, Ermurako saihesbidea hizpide bakarra izanik

07.02.12
Hirigintza

Ermuko Udalbatzarra ezohiko eta premiazko Osoko Bilkura egingo du bihar, goizeko 11etatik aurrera. Organo gorenak gai bakarra izango du mahai gainean: Ermurako saihesbidea. Udalbatzarrak saihesbidea atzerapen gehiagorik gabe lehenbailehen egiteko aldarrikatuz manifestazio herrikoia deitzeko eta hemendik aurrera horren aldeko ekintzak zehazteko proposamenak eztabaidatuko ditu.

Herriko alkate eta hirigintzako zinegotzia lurraldeko hiriburuan izan ziren atzo goizean, Herri Lan eta Garraio alorreko Foru Diputatua den Itziar Garamendirekin, elkarrizketatzeko. Foru Diputatuak azalpen ofiziala eman zien herriko ordezkarioi, Aldundiak atzerapenaren erabakia krisialdiarengatik hartu duela adieraziz. Totorikak eta Prolek krisialdi eta egoera ekonomiko larriaren argudioa ulertzen zutela erantzun zioten Garamendiri, Aldundiak aurreikusitako proiektuetatik erdia gauzatzeko eta erdia atzeratzeko erabakiarekin beren desadostasuna adieraziz. Izan ere, Aldundiak Ermuko saihesbidea, Urberuaga eta Berriatua, Boroa eta Igorre arteko errepide zatiak datarik gabe atzeratzea erabaki duen arren, Gerediaga eta Elorrio; Amorebieta eta Muxika artekoak eta la Bermeoko saihesbidea egingo dituela iragarriz. Azken hiru proiektuotan 350 milioi euro gastatuko duelarik.

Osoko Bilkuran manifestazio herrikoia egiteko deia onartzea proposatuko da, Foru Aldundiari adierazteko Ermuko Udalak hartu duen erabakiaren kontra dagoela eta erabaki hori alda dezala eskatzeko, atzerapenak herrian haserrea piztu baitu, proiektua gauzatzeko premia handia baitago.

Osoko Bilkura bihar otsailaren 8ko asteartean egingo da, goizeko 11etatik aurrera, gure udaletxean bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da