Hogeita bederatzi boluntarioek laguntza eskainiko diote manifestazioaren segurtasun taldeari

15.02.12
Hirigintza

Hogeita bederatzi boluntarioek laguntza eskainiko diote otsailak 18ko larunbateko manifestazioaren antolatzaileei eta segurtasun taldeari. Manifestazioa Udalbatzarrak deitu du eguerdiko 12etarako, Ermuko saihesbidea egiteko lanak geldiarazteko erabakiaren kontra gaudela adierazteko. Manifestazioaren buruan ‘Ermuko saihesbidea eta kitto’ lemapea irakurriko da.

Boluntarioek hori koloreko petoa eramango dute. Petoak paparrean Ermuko Udalaren ezkutua izango du eta atzean, berriz, Antolatzaile hitza. Taldeak antolatzaileei beren zereginetan lagunduko diete, esaterako ibilbidearen zehar dauden aparkamenduak kontrola eginez eta baita ere manifestatzen diren pertsona guztien segurtasunaz arduratuko. Larrialdietako automobilik pasa beharko bada, gaixo edo zauritua daraman anbulantzia esaterako, boluntarioek horren zirkulazioa bermatuko dutelarik.

Segurtasun operatibo berezia

Herritarren Segurtasunerako alorrak hamabi agente mobilizatuko ditu, manifestazioaren aurreko zereginak eta taldearen ibilbidea segurtasun osoz eginen dela bermatzeko. Udaltzaingoak dituen ibilgailu eta motor guztiak erabiliko dira zapatuan. Patruilako kotxe bat manifestazioaren buruan joango da eta bigarrena, amaieran, ibilbidea egingo duen anbulantziarekin batera.

Motorrek manifestazioaren eta horren azken lerroaren arteko lotura egingo dute, hurrenez hurren. Operatibo berezi horrek, bulego eta telefono zentralean beste bulegari bat edukitzea ere aurreikusi du, logistika sendotu eta izan daitezkeen beharrei erantzuteko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke