Ermuko Saihesbidearen lanak etetaren kontrako manifestazioak eragindakoak

17.02.12
Hirigintza

Otsailaren 18ko larunbatean, Ermuko saihesbidearen lanak etetearen kontrako manifestazioak N-634ko errepidea, Ermuko zatian eta Eibar/Donostia norabidean 12:00etatik aurrera eta ekitaldia amaitu bitartean moztea eragingo du. Halaber, AP-8 autopistak Ermuan duen sarrera-irteera oztopatuko da eta baita Ermutik irten nahi izango duten ibilgailu guztien irteera ere.

Ermuko Udalak landutako manifestazioaren segurtasunerako protokoloan kontuan hartzen dituen arriskuen artean, manifestazioak irauten duen bitartean, N-634 errepidea itxita egoteak ibilgailu astunak geldiarazi eta Urtia eta Goitiondo industria-guneko enpresak zein herriko merkatarientzako lanen kudeaketan, horniduran edota materiaren harreran eragina izan dezake.

Jakinaren gainean daude Merkatari eta Ostalariak, enpresariak, Bizkaibus, Euskotren, Pesa, Alsa, Interbiak eta Bidegi

Arrisku hau gutxitzearren Ermuko Enpresarioen Elkartegoaren eta Ermuko Merkatari eta tabernarien esku-hartzea eskatu da, biharko egunean, eguerdiko 12:00etatik eta manifestazio amaitu artean N-634 errepidea itxita dagoen bitartean, euren bazkideei ohartarazi eta materialak hornitzeko garraioak eta bisita ordutegiak moldatzeko.

Beste aldetik, herria zeharkatzen duten bidaiarien agentziei, hala nola, Bizkaibus, Euskotren, Pesa eta Alsa autobus enpresei jakinarazi zaie N-634 errepidea itxita dagoen bitartean sor daitezkeen ibilgailu metaketek euren zerbitzuan ere eragina izan dezaketela. Hori dela eta, erabiltzaileei horren berri ematea eskatu egin zaie, aldez aurretik jakinean egoteko eta molda daitezen.

Azkenik, AP-8 autopista kudeatzen duten Interbiak eta Bidegi empresei laguntzea eta beharrezko neurriak hartzeko eskatu zaie, AP-8 Autopistako Bizkaia eta Gipuzkoako zati honetan, otsailaren 18ko larunbatean 12:00etatik 14:00etara sor daitezkeen ibilgailu metaketak kontuan hartu eta erabiltzaileei aldez aurretik horren berri eman diezaieten.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan