Abeletxen eraikiko diren 57 zuzkidura-bizitokien lehen harria jartzeko ekitaldia

28.02.12
Hirigintza

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, Iñaki Arriolak, Abeletxen eraikiko diren 57 zuzkidura-bizitokien eraikineko lehen harria jarriko du aste honetan. Lehen harria jartzeko ekitaldia martxoaren 1eko ostegun goizeko 11etan egingo da, eraikina altxatuko den partzelan bertan. Ermuko alkate Carlos Totorika eta Udalbatzako kideak bertan izango dira, eraikitze lanak benetan hasi aurreko ekitaldi sinbolikoan. Proiektua gauzatu ahal izateko Arriolaren sailak eta gure udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zute iazko urtarrilean, Abeletxeko sektore batean bizitokiak eraikitzeko.

Sustapen horretan 57 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira (apartamentuak), aldi baterako errentako erregimenean. Lehentasunez, gazteei zuzenduta egongo dira, baina ez dira baztertuko beste behar batzuk. Obrak lizitazio-izapideak egin ostean, laster hasiko dira eta horiek amaitzeko 24 hilabeteko epea aurreikusita dago. Obren aurrekontua, guztira, 3,7 milioi eurotan kalkulatu da, proiektuaren kostua 369.000 € inguru izanik.

Bertara joango direnek alokairuan bost urtez bizi ahal izango dira, epea gainditu ondoren beren egoera eta beharrak berraztertuko delarik. Bizilagunek hilero errenta ordaindu beharko dute eta hori zenbat den kalkulatzeko beren diru-sarrerei erreparatuta zehaztuko da.

Hitzarmenean, besteak beste, konpromiso hauek jasotzen dira: Ermuko udalak doan eman eta lagako du Abeletxe sektoreko 6. zenbakiko partzela, 1.000 metro karratukoa. Horrez gain, udalak %95erainoko hobaria aplikatuko du sustapen honen alde eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko udal-zergaren kuotan, obra hori interes berezikotzat edo udal-onurakotzat hartu delako. Gainera, hori justifikatzen duten gizarte-arrazoiak ere badaude.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke