Arriolak eta Totorikak Abeletxeko 57 zuzkidura-bizitokien lehen harria jarri dute

01.03.12
Hirigintza

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eta Ermuko alkate Carlos Totorikak, Ermuko Abeletxe auzoan zuzkidura-bizitokiak hartuko dituen eraikinaren lehen harria jarri dute.

Eusko Jaurlaritzak 57 zuzkidura-bizitoki eraikiko ditu (apartamentuak) aldi baterako errentako erregimenean. Gazteek izango dute lehentasuna, baina ez dira baztertuko beste hainbat herritarrek izan ditzazketen beharrak ere.

Etxebizitza Sailak eta Ermuko Udalak 2011ko urtarrilaren 12an izenpetutako hitzarmenaren arabera, Etxebizitza Sailak eraikiko ditu 57 zuzkidura-bizitoki horiek, jada idatzita eta bere garaian “Proimersa” udal sozietate publikoak kontratatutako proiektuen arabera. Halaber, urbanizazio-obra osagarriak egingo ditu.

Aurreikusitako aurrekontua, guztira, 3,7 milioi euroko da, eta obra gauzatzeko epea 24 hilabete inguru.

Eusko Jaurlaritzak eraikiko duen eraikinak 3.971 m2 izango ditu sestra gainean eraikita, 1.000 m2 dituen lur-zati batean. 57 apartamentu izango dira, logela bat, egongela, sukaldea eta bainugelarekin. Batez besteko azalerari dagokionean, 42 m2 erabilgarrikoa izango da apartamentu bakoitzeko. Apartamentu bakoitzarentzat aparkaleku-plaza bat aurrez ikusi da. 57 apartamentuetatik, 2 egokituta egongo dira minusbaliotasuna duten pertsonentzat.

Eraikuntza-multzoak, apartamentuez gain, honako hauek izango ditu: erabilera anitzeko gela, garbitegia, bizikletak uzteko lokala eta banatutako hondakinak kudeatzeko gela.

Bideoaren irudiaren bat

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke