Asteko proiekzioak Antzokian: La fuente de las mujeres, Katmandú eta Steven Spielbergen azkena
Asteko zine programazioak leku egingo dio martxoaren 8ko ospakizunari, Emakumearen Nazioarteko egunari. Osteguneko zineklubean Radu Mihaileanu zuzendariaren La fuente de las mujeres proiektatuko da. Aristofenesek Lisistrata obran planteatutako dilema berreskuratuko da eta Ekialde Eratineko herrixka batean erreproduzituko da filma honetan. Herrixka horretako emakumeek sexu-greba egitea erabakiko dute gizonezkoek ura ekartzeaz arduratzen ez diren artean. Filmak kritika oso onak jaso ditu eta kontakizunak umorea, salaketa, samurtasuna eta edertasuna uztartzen ditu. Filma jatorrizko bertsioan azpitituluekin pasako da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean hasiko da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Iciar Bollain zuzendariaren Kantmandú, un espejo en el cielo proiektatuko da estreinakoz. Filmak kataluniako Laina irakaslearen istorioa jasotzen du, zeina Katmandura joan zena gizarteko sektore pobreenei eskolak emateko. Laina jabetuko da bere lanak zentzu are eta handiagoa duela herri pobre eta alfabetatu gabean. Historia benetakoa da. Veronica Echeguiren lana onak Goya sarietarako izendatzea merezi izan du. Filma igande gaueko hamar eta erdietan eta astelehenen iluntzeko zortzi eta erdietan. Igande gaueko emanaldia ordu eta erdi atzeratuko da, War House filma luzetxoagoa delako.
Asteburuan ikusi ahal izango dugun bigarren filma Steven Spielberg zuzendari handiaren War House da. Zuzendariaren itzulera oso ondo hartu du kritikak eta War House lanak Oscar sarietarako sei izendapen izan ditu, Urrezko Globoetarako beste 2 eta Bafta entzutetsuetako beste 5 izendapen. War House Ingo Mundu gerran parte hartzen duen basetxetar batek bere zaldiarekin duen harremana kontatzen du. War House larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.
Haurrek, aste honetan Kika superbruja ikusi ahal izango dute, arratsaldeko 5etan. Botere magikoak dituen ezohiko neskatila, zeina azken belaunaldietako gaztetxoei amets egiten lagundu diena, Knisterrek idatzitako abenturen bidez. Kika Superbruja y el viaje a Mandolán pantaila handira eramandako bigarren egokitzapena da.
Amaitzeko, oraindik lehen astea pasa ez dugunez, gogorarazik hileko bonoa erosi dezakegula, aurrezkiak merezi baitu. Martxoko bonoak 15€ balio du.
Argibide gehiagorako: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu