Markeliñek ‘Hareazko ipuinak’ haur ikuskizuna aurkeztuko du Antzokian
Markeliñek haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Markeliñek “Hareazko ipuinak” izeneko ikuskizuna dakar, bere azken muntaia, aurtengo 2012koa. Antzezleak: Jon Kepa Zumalde, Inés Martínez de Iturrate eta Sandra Fernández Agirre dira. Azken, horrek txeloa joko du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta hirurogei minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz izango da.
Hareazko ipuinak ospitaleko logela batean gertatzen da, normalean leku deserosoa izaten dena. Markeliñek eszenografia naif baten aldeko apustua egin du. Darabilen dekoratua ume baten marrazkia imitatzen du. Begirada apal eta garbi horrek, leku atseginean bihurtzen du logela, ospitaleko hoztasunari aurre egiteko.
Markeliñek apaltasunaren aldeko apustuaz jarraitzen du: atseden hartzeko ohea, airea sartzen uzten duen leihoa eta inoiz ospitaletik ateratzeko gurutzatzea espero duten atea.
Sinopsia
Gaixorik dagoen neskatila entretenitu eta dibertitzea, tristurak harrapatu ez dezan eta umea izaten jarraitzeko. Horiek izango dira aita batek helburu nagusiak. Aitak imajinazioari tarte egin eta hareazko ipuinak kontatu beharko ditu, minbizia duen alabaren zama arintzeko.
Markeliñek famili eta haurren muntai berriari heldu dio, proposamen arriskutsu, ausart eta hunkigarriarekin. Emozio zintzoaren aldeko apustua.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu