Declaración de guerra, Arrugas eta Brad Pitten azkena Antzokian ikusgai aste honetan

13.03.12
Ermua Antzokia

Asteroko legez, osteguneko zineklubak hasiera emango dio asteko zine programazioari. Aste honetan Valeria Donzelli zuzendariaren ‘Declaracion de guerra’ proiektatuko da. Filma frantsesa da eta zuzendariaren esperientzia pertsonala kontatzen du; bikote gazte batek semearen gaixotasunari aurre egin beharko dio gogor borrokatuz, beren gaitasun eta muga propioez harrituko direlarik. Drama erromantikoa da, Frantziak azken Oscar sarietarako aukeratu eta bidali duen proposamena. Kritikak oso ondo hartu du eta Cesar sarietarako 6 aipamen jaso ditu, Gijoneko zine jaialdian filma onenatzat aukeratu dutelarik. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialari dagokionez, lehenengo proposamena larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan iritsiko da, Ignacio Ferreras errealizadorearen Arrugas titulukoaren lehen emanaldiarekin. Animaziozko filma zoragarria da, geriatrikoan dauden edadetu talde baten gorabeherak kontatzen dituena, Alzheimerraz jota dagoen kidea etsipena jotakoen solairura eraman ez dezaten. Arrugas lana Paco Rocaren komiki eder baten oinarriturik dago, horregatik Sari Nazionala jaso zuelarik. Filmak jatorrizko obraren kalitate estetikoa eta edukia mantentzen ditu eta aurtengo Goya sarietan bi estatuatxo lortu zituen: animaziozko filma onenagatik eta egokitutako gidoi onenagatik. Arrugas, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Moneyball (arauak hausten) titulukoa da. Amerikako zine independentearen azken urteko lan aipagarriena eta Oscr sarietarako sei izendapen lortu zituena, filma onenarena tartean izanik. Eta baita ere, Urrezko Globoetan beste 4 eta Bafta sarietan beste 3. Filmeko aktore protagonista Brad Pitt da. Hainbat kritikoren ustez kirolari buruz inoiz grabatutako filmarik onena da. Bertan talde apal baten ibilbidea kontatzen da, mailarik gorenera iristen dena, entrenatzaileak lan egiteko duen metodoa aplikatuz gero. Moneyball larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.

Haurrentzat, aldiz, igande arratsaldeko 5etan, euskarazko ‘Malutatxo’ filma pasako da. Animazioa eta benetako irudiak uztartuz Bartzelonara iritsi berri den gorila albinoaren istorioa kontatuko diguna. Gorilak ‘elurrezko malutatxo’ goitizena du eta zuri izateari utzi nahi dio, gainerako taldekideek erreparorik gabe onar dezaten.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu