HAPNaren aurrerapena bi hilabetez jendaurrera jarriko da San Antonioko baselizan

23.03.12
Hirigintza

Ermuan badugu Hiri-antolamendurako Plan Nagusiko (HAPN) berrikusketaren aurrerapena. Gure udalak aste honetan bertan jaso du, agiria prest baitago. Udalbatza kideek agiria ezagutzen asteko aukera izan du asteazkenean egindako batzorde Informatiboan aurkeztu baitzitzaien. Bilera horren ondoren, Ermuko udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aurrerapen-dokumentua jendaurrera jarri ahal izateko Dekretua sinatu zuen Alkateak, horretarako argitaratu behar den iragarkia Bizkaiko Buletinera bidaliz. Iragarki horretan xedatzen da Ermuko udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aurrerapen-dokumentua eta ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa bi hilabetez jendaurrean erakustea. Bi epeko hilabete horietan, Plan Nagusiaren aurrerapenaren inguruan iradokizunak egin eta hautabideak emateko, eta ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioari buruz, alegazioak aurkezteko. Iragarki hori datorren asteko Buletinen aleren batean argitaratuko da.

HAPNko aurrerapenaren erakusketa San Antonioko baselizan jarriko da, zeina astelehenetik larunbatera bitartean egongo den zabalik

Udalak herritarren parte hartze aktiboa ahalbideratze aldera aurrerapen horren agiriekin erakusketa jarriko du Izelaieta kalean dugun San Antonioko baseliza eraberrituan. Erakusketa horren bidez interesa dugun herritarrok definitu eta adierazi ahal izango dugu nolako Ermua nahi dugun etorkizunerako. Baselizako bulegoa martxoaren 28ko asteazkenean irekiko da. Goizean udalbatzarrak bisitatuko du eta arratsaldean herritar ororentzat zabalduko da. Bertan ermuarrak informazioa eskatu, dokumentuak aztertu eta aurrerapenean jasotako eduki eta proposamen inguruan iradokizunak aurkeztu ahal izango ditugu. Bulego hori arratsaldeko lau eta erdietatik zortzietara bitartean zabalduko da astelehenetik ostiralera eta, goizez, hamarretatik ordu 1 eta erdietara bitartean, larunbat goizetan.

Informatzera doazen herritarrak atenditzeko xedez, baselizan administrari eta arkitekto bana izango dira. Administrariak udalak kontratatutakoa izango eta arkitektoa aurreikuspena egin duen MECA enpresarena izango da. Bertan ordenagailua duten jarlekuak daude dokumentazioa kontsultatu eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Eta nola ez, etorkizuneko Ermuaren euskarri izango diren proiektu eta proposamen berrien inguruko ikus-entzunezkoak, infografiak, eta agiri grafiko anitzak ere izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da