Bi hilabete oso izango HAPNaren aurrerapena ezagutzeko eta iradokizun eta ekarpenak egiteko

28.03.12
Hirigintza

Hiri-antolamenduko Plan Nagusiaren(HAPN) aurrerapena jendaurrean erakutsiko da bi hilabetez. Gaurko Bizkaiko Aldizkari Ofizialak (BAOren 2012.03.28ko 62. aleak)HAPNaren aurrerapena eta ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa jasotzen dituzten agiriak jendaurrera jartzea xedatzen duen erabakiari dagokion iragarkia argitaratzen du. Aurrerapen agiriaren hedapen eta zabalkundea; herritarren parte hartze aktiboa eta horiek iradokizun eta ekarpenak ahalbideratze aldera aurrerapen horren agiriekin erakusketa jarriko du Izelaieta kalean dugun San Antonioko baseliza eraberrituan. Erakusketa hori gaur arratsaldean –lau eta erdietan- irekiko zaigu herritarroi, bisitatu eta agiriak kontsultatu ahal izan dezagun.

Erakusketaren eta ekimenaren berri zabala emateko gure udalak hiru orrikoa argitaratuko eta herriko etxebizitzetara banatuko datozen egunetan. Horretan erakusketa bisitatzera eta iradokizun eta ekarpenak egitera joan gaitezela eskatuz. Hiru orriko hori moldiztegian dago eta egun gutxi barru jasoko dugu gure etxeko gutunontzian. Agirian, besteak beste, ondokoa jasotzen da laburbildurik: “HAPNa tresna bat da, etorkizuneko Ermua guztion artean eraikitzeko erabiliko duguna. HAPNari buruz ari garenean, zure hiriaz, zure auzoaz, zure seme-alabak jolasean dauden parkeaz, zure etxebizitzaz ari gara, horiek nolakoak izango direnaz; nolakoak nahi ditugunaz ariko gara… HAPNari buruz ari garenean bizitza hoberako ametsak egi bilakatzeari buruz ari gara. Eta gainera Ermuan biziz. Etor zaitez erakusketara eta konta iezaguzu nolako hiria nahi duzun, zuk bizi nahi duzun leku hori. Ermua axola zaizulako”.

Izelaieta kalean dugun San Antonioko baseliza eraberritua zabalik izanen da astelehenetik larunbatera bitartean. Erakusketa horren bidez interesa dugun herritarrok definitu eta adierazi ahal izango dugu nolako Ermua nahi dugun etorkizunerako. Baselizako bulegoa gaur irekiko da. Goizean udalbatzarrak bisitatuko du eta arratsaldean herritar ororentzat zabalduko da. Bertan ermuarrak informazioa eskatu, dokumentuak aztertu eta aurrerapenean jasotako eduki eta proposamen inguruan iradokizunak aurkeztu ahal izango ditugu. Bulego hori arratsaldeko lau eta erdietatik zortzietara bitartean zabalduko da astelehenetik ostiralera eta, goizez, hamarretatik ordu 1 eta erdietara bitartean, larunbat goizetan.

Informatzera doazen herritarrak atenditzeko xedez, baselizan administrari eta arkitekto bana izango dira. Administrariak udalak kontratatutakoa izango eta arkitektoa aurreikuspena egin duen MECA enpresarena izango da. Bertan ordenagailua duten jarlekuak daude dokumentazioa kontsultatu eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Eta nola ez, etorkizuneko Ermuaren euskarri izango diren proiektu eta proposamen berrien inguruko ikus-entzunezkoak, infografiak, eta agiri grafiko anitzak ere izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da